Dukerrien arteko Gerra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dukerrien arteko Gerra
Dybbølgo gudua (Jørgen Valentin Sonne, 1871)
Data1864ko otsailaren 1etik urriaren 30era
LekuaSchleswig, Jutlandia
EmaitzaPrusiar eta austriarren garaipena. Prusiak Schleswig eta Lauenburg dukerriak eta Austriak Holstein lortu zuen.
Gudulariak
 Austria
Prusiako Erresuma
 Danimarka
Buruzagiak
Helmuth von Moltke
Friedrich von Wrangel
Austria Wilhelm von Tegetthoff
Danimarka Christian Julius de Meza
Danimarka George Daniel Gerlach
Indarra
61.000 soldadu
158 kanoi
Prusia eta Austriako itsas-armadak
38.000 soldadu
100 kanoi
Danimarkako itsas-armada
Galerak
1.700 hildako, zauritu eta preso 1.500 hildako, 700 zauritu eta 3.550 preso

Dukerrien arteko Gerra edo Bigarren Schleswigeko Gerra (danieraz: 2. Slesvigske Krig; alemanez: Deutsch-Dänischer Krieg) Austriak eta Prusiak Danimarkaren aurka egin zuten gerra izan zen. Jatorrian dinastia eta nazio arazoak izan zituen. Schleswig-Holstein dukerria alemaniarra zen, Danimarkaren mendean bazegoen ere, eta luzaroan izan zen hainbat errege dinastiak gutiziatu zuten lurraldea. Austriak eta Prusiak berehala garaitu zuten Danimarka, eta hark uko egin behar izan zion bere lurraldetasunari. Alabaina, hasieran xedaturiko helburuaren arabera, dukerriak Frederiko Augustenburgokoaren agintepean utzi ordez, Holstein Austriaren mendean eta Schleswig, Lauenburgo eta Kiel Prusiaren administraziopean geratu ziren (Gasteingo konbentzioa, 1865). Gerra honetan prestatu zen Prusiako armada, hurrengo urteetan egin behar zituen gerrei ekin aurretik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]