Dulantzi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Dulantzi

 Araba
Dulantziko plaza nagusiaren ikuspegia.
Dulantziko plaza nagusiaren ikuspegia.
Izen ofiziala Alegría-Dulantzi
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Araba
Aguraingo Kuadrilla
Alkatea Joseba Koldo Garitagoitia Odria (DTI-AIA)
Herritarra dulantziar
Koordenatuak 42°50′39″N 2°30′43″W / 42.84417°N 2.51194°W / 42.84417; -2.51194Koordenatuak: 42°50′39″N 2°30′43″W / 42.84417°N 2.51194°W / 42.84417; -2.51194

Alava municipalities Alegria.JPG

Eremua 19,95 km2
Garaiera 567 m
Distantzia 14 km Gasteiza
Posta kodea 01240
Biztanleria 2.803 bizt (2011)
Dentsitatea 140,5 bizt/km²
Sorrera 1025 (lehen agerpena: Dullanzi)
1337 (hiri gutuna)
http://www.alegria-dulantzi.net

Dulantzi (ofizialki Alegría / Dulantzi) Arabako erdi-ekialdean dagoen udalerria da, Aguraingo Kuadrillakoa. Gasteiztik 12 bat kilometrora dago. Udalaren herriburua izen bereko herria dugu, eta izen bereko ibaiak zeharkatzen du herri hori.

Eduki-taula

[aldatu] Etimologia

Agi denez, Dulanci izenaz ezagutzen zen Erdi Aroan jada; hainbat agiritan agertzen da —1025, 1257, 1294 eta 1332an—, Dullanzi, Dulanci, Dulance eta Dullanci aldaerekin[1]. Aditu batzuek diotenez izena Ab Asturica Burdigalam galtzadako Tullonio erromatarrarekin erlazionatuta egon daiteke, leku gertu batean aurkitutako idazkun batean agertzen den balizko toponimoarekin, alegia.

[aldatu] Geografia

Gasteiztik ekialdera dagoen lautadan kokatzen da Dulantzi udalerria, Sarbil eta Larratz erreken inguruan.

[aldatu] Udalerri mugakideak

[aldatu] Historia

Donemiliaga Kukulako 1025eko reja delako agirian jada agertzen zen. Bere sorrerarako arrazoien artean aldameneko herrialdeen erasoen aurkako defentsa eta antolamendua, eta geroz eta eskasagoa eta sakabanatuagoa zen biztanleria batzeko beharra aipatu daitezke. 1025 urtean jada, inguruan existitzen ziren herrixka batzuen biztanleek (Dulantzi, Olga, Larraza,..) koroari hirigune pribilegiatu berri honen sorrera eskatu zioten. Gaztelako Alfontso XI.ak hiribildu-forua 1337ko urriaren 20an eman zion. Horrenbestez, oinaztarren lautadako gotorlekuetako bat bihurtu zen hiribildua. Hortik aurrera inguruko herrixkek, herri berriaren aldekoa izango zen bere biztanleriaren galera jasan zuten.

Arabako hiribildua izatera lortzen duten azkenetarikoa da hau, Elburgorekin batera eta Zuiako Monreal baino urte bat lehenago. Azken honekin Arabako lurraldearen hiribilduen sorrera amaitu zen.

[aldatu] Banaketa administratiboa

Dulantziko udalerria bi herrik osatzen dute:

  • Dulantzi, udalerriko herriburua.
  • Egileta, herriburuaren hego-mendebaldean kokaturik dagoen exklabea.

[aldatu] Ondasun nabarmenak

Dulantziko hirigune historikoaren oinplanoa.

Hiri-trazadura erregularra dauka, biztanleak bertara bizitzera joan aurretik planifikatutako hiribilduetan izan ohi dena. Dulantziko hirigune historikoaren esparru arkeologikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Kultura Ondarearen zerrenda orokorrean monumentu multzo izendapenaz kultura ondasun gisa sartua[2]. 2002ko ekainaren 4an, hirigune historikoak berak jaso zuen monumentu multzo izendapena berezitua [3].

Erdi Aroko hiribildua eratzen duten kale nagusiak bi dira: Nagusia eta Gotorlekuarena; paraleloak eta eki-mendebaldeko norantza dute (Arabako hirigunetan ezohizkoa). Harresi barrutiaren bide sarea osatzeko, aurreko hauen perpendikularrak diren beste hiru kale gehiago antolatzen dira, parrokiarantz, goranzko zentzuan. Hirigunearen ertzetan kokatzen diren etxaldeak soilak dira, eta bikoitzak aldiz barrualdekoak. Etxalde bikoitz hauetako etxeak fatxada bakarra dute kaleko aldean eta atzealdea karkabako aldean. Neurri batean triangeluarra eta erregularra den hirigunearen oinplanoa, hiru elementu nagusiren arabera ordenatu egiten da: harresia, gotorlekua eta eliza.

Harresia horma exentua zen baina gaur egunean ez da azalean honen aztarnarik aurkitzen. Hegoaldean Gotorlekua eta Eliza batzen zituen, eta azken honetatik abiatuz San Blas kaleko atzealdetik jarraituko luke, hiribilduaren aterik nagusienetariko bat zati honetan irekiko zelarik. Ate honetatik abiatuz, Nagusia kaleko atzealdetik jarraituz, kaleko beste muturrean egongo zen mendebaldeko ateraino iritsiko zen. Azkenik hego-mendebaldean kokatzen zen gotorlekuraino jarraituko luke harresiak, hiribildua itxiz.

Hiribilduaren kokapenik gorenean, jatorriz Gaonatarrena omen zen, Lazkanotarren gotorlekua edo dorretxea kokatzen zen. Harresiaren parean kokatzen zen, hirigunearen defentsari lagunduz. XVIII. mendea arte zutik jarraitzen zuen, eta ordutik iritsi diren deskribapenen arabera, Arabako lurraldeko gotorlekuetan apartekoenetarikoa izango zen, dimentsio handikoa.

Dulantziko hiribilduan XVI. mendeko zenbait etxe aurki ditzakegu, erdi-puntuko arkua bere portadetan eta dobela agitura ona dutela. Gainontzekotan, behe planta, bi altuera eta ganbara dituzte, Behekoa harlanduaz egina izaten da askotan, eta gainekoak egurrezko egitura eta adreilua, kasu batzuetan kalerantz aurrera egiten dutelarik.

Herrigunearen goialdean dagoen San Blas eliza.

Eraikin esanguratsuen artean daude:

  • Dulantziko San Blasen parrokia-eliza, XVI. mendean eraikia. Dorrea Justo Antonio Olagibel arkitekto gasteiztarrak diseinatu zuen; herriko muinoaren gailurrean egonda, eta bere altuera eta diseinu nabarmenagatik, Lautadako Neska gisa ezaguna da. Eliza gaur egun oso aldatua dago, bertan lan ugari egin direlako, baina garai batean babes funtzioa betetzen zuen. Hegoaldeko horman antzinako fabrika erromanikoaren aztarnak omen direnak mantentzen ditu. Gainontzeko eraikuntzaren elementu guztiak XV eta XVI. mendetako garaikoak dira.
  • Dulantziko Aialako Andre Mariaren baseliza, XVIII. mendekoa.
  • Gaonatarren etxea, Dulantziko hiribilduaren sarreran dagoen eraikina, Kultura Ondasun gisa izendatua dagoena.


[aldatu] Demografia

Biztanleak (1900-2006)

[aldatu] Politika

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Dulantziko Talde Independenteko (DTI-AIA) Joseba Koldo Garitagoitia hautatu zuten alkate.

Dulantziko udalbatza

Alderdia Zinegotziak Boto kopurua[4]
DTI-AIA
4
372 (%29,38)
Bildu
3
370 (%29,23)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
2
252 (%19,91)
Alderdi Popularra (PP)
1
127 (%10,03)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
1
117 (%9,24)

[aldatu] Kultura

[aldatu] Jaiak

  • Urtarrilaren 3an San Blas zaindariaren eguna.
  • Irailean Santa Maria omentzen da. Tripafina izeneko pertsonaiaren jaitsiera ospatzen da.

[aldatu] Dulantziar ezagunak

[aldatu] Argazkien galeria

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Dulantzi
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak