Duna

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Duna haizeak sorrarazten duen gainazaleko hondar-meta da, erliebea sortzen duena. Kostaldekoak nahiz kontinentalak (azken kasu honetan basamortuetan gehienetan) izan daitezke mendixka hauek.

Mendixka edo duna horietako batzuk egonkorrak izaten dira, baina beste zenbait, higitu egiten dira haizearen norabidearen arabera. Duna batzuk, zeharretara hedatzen dira, haizeak beti norabide berean eragiten duen tokietan. Haizeak eragiten dien aldean, malda leuna eta beste aldea berriz malkartsua izaten dute horiek. Luzetara hedatzen direnek, malda berdintsua izaten dute alde bietan eta besteak baino handiagoak eta garaiagoak izaten dira. Gaur egun Libiako basamortuan daude munduko dunarik handienak.

Erreferentziak [aldatu]


Geologia Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.