Dundee uhartea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dundee uhartea (5 zenbakia duena).

Dundee uhartea penintsula antartikoaren iparmendebaldean eta Joinville uhartearen hegoaldean dagoen uharte bat da, erabat izotzez estalia dagoena.

1893ko urtarrilean, Dundee Whaling Expedition izeneko balea espedizioan zehar, uhartea Active itsasontziko kapitaina zen Thomas Robertsonek Eskoziako portu hiria den Dundeegatik izendatu zuen, non Active itsasontzia uretaratua izan zen beste hiru itsasontzirekin batera baleak ikertzeko.

Hemendik hasi zuen Lincoln Ellsworthek Herbert Hollick-Kenyon pilotuaren konpainian 1935eko azaroak 23an Antartika hegazkinez lehen aldiz zeharkatu zuen bidaia.

Lurralde aldarrikapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argentinak uharte hau Suaren Lurraldea, Antartika eta Hego Atlantikoko Uharteak probintziako Argentinar Antartika departamendu barnean sartzen du, Txilerentzat Magallanes eta Txileko Antartika eskualdeko Txileko Antartikako Probintziako Antartika hiriaren zati da, eta Erresuma Batuarentzat Britainiar Antartikaren zati. Hiru aldarrikapenak Itun Antartikoaren baldintzetara mugatuta daude

Herrialde aldarrikatzaileen izendapenak:

  • Argentinak penintsula osoa isla Dundee deitzen du.
  • Txilek isla Dundee
  • Erresuma Batuak Dundee island

Artikulu hau ingelesezko eta gaztelaniazko wikipedietatik itzulia dago