Duomo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Duomo hitzak elizbarruti bakoitzeko eliza nagusia adierazten du italieraz, gotzainaren egoitza nagusia, katedrala, alegia. Duomo hitza latinezko domus hitzatik dator eta Antzinako Erroman etxea esan nahi zuen.

Barbaroen Inbasioen ondorioz ematen den aldaketa linguistikorekin etxea adierazteko casa hitza erabiltzen hasiko da. Honela domus hitza Jainkoaren etxea izendatzeko gelditu zen.

Erdi Aroko eliza gehienak basilika izenez ezagutzen ziren. Erromatar garaiko justizi jauregien forma hartu zutelako. 1000. urte inguruan ordea duomo hitza erabiltzen hasiko da basilika berri batzuk izendatzeko, hauek kupulekin eraikitzen ziren. Badakigu kupula Erromatar garaiean ere eraikitzen zirela, baina Erdi aroan galdu egin ziren hauek egiteko teknikak, eta 1000 urte inguruan berreskuratu ziren.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]