Durandal
Wikipedia(e)tik
Durandal, Durendal edo Durandarte delakoa Karlomagnoren hiloba zen Errolan zaldunaren ezpata izan omen zen.
Errolanen kantuak azaltzen duen legez, 778. urtean Orreagako guduan Errolan baskoien esku hil zen. Bere amaiera hurbil ikusten zuelarik, eta Durandarte etsaien esku gelditu ez zedin, Errolanek bere ezpata suntsitu nahirik harkaitz baten aurka jo zuen, aldiz harkaitzan pitzadura bat sortu zen, hau, beti ere kondairaren arabera, Pirinioetako Errolanen Arraila litzateke.