Durangaldea
|
Durangaldea |
|
|---|---|
| Azalera | 240.13 km² |
| Biztanleria | 76.231 (2010) |
| Dentsitatea | 229 bizt / km² |
| Udalerriak | Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria, Otxandio, Zaldibar eta Zornotza (Amorebieta-Etxano) |
| Herririk handiena | Durango (28.261 biztanle) |
| http://www.durangaldea.com/ | |
Durangaldea Bizkaiko hego-ekialdean dagoen eskualdea da. Iparraldean Lea-Artibai dauka mugakide, hegoaldean Zuia-Gorbeialdea (Araba), mendebalean Arratia eta ekialdean Debagoiena (Gipuzkoa).
Hamaika udalerrik osatzen dute, 240,13 km karratu eta ia 76.000 biztanle edukiz (2010). Herri nagusia eta eskualdeari izena ematen diona Durango da, eta herririk txikiena Izurtza da.
Eduki-taula |
[aldatu] Udalerriak
| Herria | Biztanleria | Lurraldea km² | |
|---|---|---|---|
| Abadiño | 7.310 | 36,26 | |
| Atxondo | 1.433 | 10,34 | |
| Berriz | 4.882 | 29,9 | |
| Durango | 28.261 | 10,91 | |
| Elorrio | 7.252 | 37.40 | |
| Garai | 323 | 7,12 | |
| Iurreta | 3.812 | 19,01 | |
| Izurtza | 270 | 4,34 | |
| Mañaria | 519 | 17,73 | |
| Otxandio | 1.269 | 12,43 | |
| Zaldibar | 2.931 | 11,84 | |
| Zornotza | 17.969 | 58,46 |
Eskualde hau osatzen duten herriek, Ibaizabal ibaiak zeharkatzen duen aranean kokatuta daude. Mallabia eta Ermua, Ego ibaiaren aranean aurkitzen dira eta Otxandio Urkiola mendatearen bestaldean.
[aldatu] Sarrerak
Arabatik, BI-623 bidea hartuz eta Otxandio zeharkatuz, Urkiolako mendatea igoz Durangaldeko aranean sartu genezake. Sarrerarik garrantzitzuenak N-634 (Bilbo eta Donostia lotzen dituen bidea) eta AP-8 dira.
[aldatu] Historia
Lehenengo giza-aztarnak Neolitiko garaikoak dira eta arkeologi lorratz garrantzizkoak aurki ditzake Abadiñoko Bolinkoban (giza okupazioaren aztarnak) eta Oiz eta Sabigain mendietan (trikuarriak eta hilobiak). Aipatzekoa da ere, Bilboko Museo etnografikoan aurkitzen dan Mikeldi izeneko irudia.Gaur egun, Durangoko Ezkurdiko parkean irudi honen kopia bat ikus ditzakegu. Garaiko Momoitioko Juan Deunaren baselizan eta Elorrioko Argiñetan Erdi aroko hilarriak eta hilobiak aurkitu ditzakegu
Durangoko merindadea Durangaldea osatzen duten 12 udalerriek izan zuten lehen eraketa politikoa izan zen Gerediagako baselizan elkartegunea izanik eta Nafarroako Erresumaren menpe. 1200. urtean Gaztelako Erresumaren menpe gelditu zan eta 1212. urtean Bizkaiko Jaurrerian sartu zen Nafarroako erregeak Bizkaiko Jaunari, " Las Navas de Tolosa"ko gudan honek eman zion laguntzaren truke. Ofizialki, 1630. urtean izan zuen Bizkaiko Jaurerrian sarrera batasun eskrituraren bidez. Durangaldeak beti izan zituen Bizkaiko Jaurerrian sartzeko arazoak. Gernikako Biltzar Orokorretan Durangaldeko herri bakoitzak boto bana ez izateak, Gerediagako baselizan egiten ziren Durangaldeko Merindadeko Biltzarrak mantentzea lortu zuen. Merindadean elizateek baino ez zuten parte hartzen, hiribilduek ez zutelako hitzik ezta botorik ere, Bizkaiko Jauntxoek sortuak bait ziren eta beraien foru-legeak izaten bait zituzten. Durangoko merindadetik kanpo gelditzen ziren hiribilduak Elorrio,Ermua, Durango eta Otxandio ziren. 1875eko abenduaren 27an Merindadearen azken batzarra egin zuten.
Aipatzekoak dira, baita ere,lurralde honetan izan ziren hereje eta sorginkeri mugimenduak. "Durangoko herejeak" izenarekin deitutako mugimendu bat sortu zen Durangon 1437 eta 1442 urteen artean Fray Alonso de Mella frailearen eraginez. Mellaren pentsaera erlijiosoa Italian sortutako "fraticelli" mugimenduan oinarritua zen eta Durangoko Tabirako San Pedro baselizaren inguruan egin zituen bere lehen biltzarrak. Fernando de Muniqueta presbiteroak, mugimendua handitzen zioala ikusirik, Gaztelako Juan II erregeari laguntza eskatu zion eskutitz baten bidez eta honek Inkisizioko ikusleak bidali zituen. Epaiketen ondorioz 10 emakume eta gizon bat bizirik erre zituzten eta Fray Alonso de Mella Granada aldera ihes egitea lortu zuen. Durangoko herejeek, justiziaren eraginetik ihes egiteko, tronpa batzuen bidez komunikatzen ziren eta, hori dela eta, gaur egun ere, Durango herria "tronperri" ezizenarekin ezagutzen da.
[aldatu] Kultura
[aldatu] Kulturguneak
- Durango:
- Plateruena Kafe Antzokia
- San Agustin Kultur Etxea.
- Etxezarreta Jauregia: Durangoko Arte eta Historia Museoa.
- Elorrio: Arriola Kultur Aretoa (ikusi kanpo loturak).
- Zornotza:
- Zornotza aretoa
- Ametx euskara eta kultur zerbitzua
- Ermua
- Lobiano kultur gunea
- Miguel de Unamuno Auzo etxea
[aldatu] Literatura
- Durangoko Azoka.
- Idazleak:
[aldatu] Bertsolaritza
- Bertso Eskolak: Berrizen.
- Bertsolariak:
[aldatu] Musika
- Ermua
- alboka musika eskola
- Durango
- Durangoko musika kontserbatorioa
[aldatu] Beste batzuk
- Durangoko Pasiñue.
- Gerediaga Elkartea (Abadiño).
- Berbalaguna egitasmoa (Durango).
- Berbaro elkartea(Durango)
- Ametx euskara eta kultur zerbitzua.(zornotza)
- Euskal birusa (Ermua)
[aldatu] Ingurune naturala
[aldatu] Urkiolako Parke Naturala
Urkiolako Parke Naturala: 5.958.3 hektarea-ko zabalera dauka, eta Bizkaiko Abadiño, Amorebieta-Etxano, Atxondo, Dima, Durango, Mañaria eta Izurtza udalerriak barne hartzen ditu.
[aldatu] Mendiak
Anbotoko mendilerroa eta Aramotzekoa eskualdeko hegoaldean daude. Lehenengoak banatzen ditu Atxondo, Abadiño eta Mañaria alde batean eta Otxandio bestean. Bigarrenak bereizten du eskualdea Arratiarekin.
Iparraldean, beste alde batetik, Oizko mendilerroa dago, Durangaldea eta Lea-Artibai banatzen dituena.
Ekialdean, azkenik, Elgetako mendilerroak eta Udalatx mendiak bereizten ditu Durangaldea eta Deba Goiena.
Hauexek dira tontorrik ezagunenak:
- Anboto (1.331 m).
- Udalaitz (1.117 m).
- Alluitz (1.040 m).
- Oiz (1.029 m.).
- Leungane (1.009 m).
- Mugarra (964 m).
- Untzillatx (934 m).
- Axtxiki (791 m).
[aldatu] Zerbitzuak
- Zaldibarko Ospitalea: erietxe psikiatrikoa.
[aldatu] Elkarteak
Euskararen inguruan, tokian tokiko elkarteen artean Berbaro (Durango) dugu. Bestela, Euskal Herriko elkarteen federakundea den Topaguneak egoitza nagusia Abadiñon dauka.
Kultur arloan orokorrean, Gerediaga Elkartea (Abadiño) azpimarragarria da. Izan ere hauek dira Durangoko Azoka ezaguna antolatzen dutenak.
Urkiola Landa Garapenerako Alkartea da Durangaldeko 13 udalerri hartzen dituen elkartea da. Bere helburua landa inguruko biztanleen bizi kalitatea kalekoakaz parekatzea da. Berrizko udaletxe zaharrean dauka bere egoitza.
[aldatu] Ekonomia
Eskualdea Bizkaiko txakolinaren ekoizleetakoa da.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- Durangaldea
- Anboto aldizkari digitala
- Gerediaga Elkartea
- (Euskaraz) Topagunea Euskara Elkateen Federazioa
- (Euskaraz) (Gaztelaniaz) (Ingelesez) (Frantsesez)Kultur Kabia Zerbitzuak
- Arriola kultur aretoa
- Plateruena Kafe Antzokia
- Durangaldeako mendiei buruz Argia aldizkarian
|
|||||||||||||||||||||||||