Durango

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Bizkaiko herriari buruzkoa da, beste esanahientzat ikus Durango (argipena)

Durango

BizkaiaBizkaia
Durango
Durangoko ikuspegia, atzean Anboto eta Urkiola dituela.
Durangoko armarria
Izen ofiziala Durango
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea

Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Durangaldea
Alkatea Aitziber Irigoras Alberdi (EAJ)
Herritarra durangar
Koordenatuak 43°10′N 2°38′W / 43.167, -2.633 (Durango)Erioll world.svg Koordenatuak: 43°10′N 2°38′W / 43.167, -2.633 (Durango)

Bizkaia municipalities Durango.PNG

Eremua 10.91 km2
Garaiera 119 m.
Distantzia 30 km Bilbora
Euskaldunak  %45,26 (2001)
Postakodea 48200
Biztanleria 27,861 bizt (2008)
Dentsitatea 2.553,71 bizt/km²
Sorrera XII. mende hasiera inguru
www.durango-udala.net

Durango Bizkaiko hego-ekialdean dagoen udalerria da, demografikoki hamargarren populatuena dena. Durangaldeko eskualdean kokatzen da. 10,79 km² ditu eta 2004. urtean 26.069 biztanle zituen.

Mugakideak hauexek ditu: Iparraldean Iurreta, Hegoaldean Izurtza, Mendebaldean Amorebieta-Etxano eta Dima eta Ekialdean Abadiño.

Inguruko hiriburuetatik, horrela dago kokatuta: Bilbotik ekialderantz 30 kilometrotara; Donostiatik mendebalderantz 69 kilometrotara; eta Gasteiztik iparralderantz 45 kilometrotara.


Eduki-taula

[aldatu] Geografia eta inguru naturala

Durangoko udaletxea.

Bizkaiko barnealdean, eta Ibaizabal ibaiak sortutako lautada txiki baten kokatuta, Durango 10,70km²-ko azalerako udalerria da, hain zuzen ere. Ibaizabal ibaiak, udalerritik pasatzean, Mañaria ibaiko eta Larrinagatxu errekako urak jasotzen ditu.

Udalerriaren barnean, Mugarra (960 metro) eta Neberondo (453 metro) mendiak nabarmentzen dira, karezko mendikate bat osatzen dutena. Mugarra baita Durangaldeko mendizerraren hasiera, Bizkaiko eskualde honetan zehar luzatzen dena. Bertan, Alluitz, Untxillatz edota Anboto bezalako mendiak kokatzen dira; guzti-guztiak Urkiolako Parke Naturalaren barruan daudelarik.



[aldatu] Historia

Durangoko planoa Francisco Coellok 1857an egina. Hiribilduaz gain, Durangoko bost errebalak ikus daitezke.

[aldatu] Kultura

[aldatu] Euskara

Mendebaleko euskararen aldaera bat da herriko eta inguruko euskalki jatorrizkoa. Momentu zehatz honetan, eta EUSTAT(Euskal Estatistika Institutua)-en datuei erreparatuta, Durangoko biztanleriaren %45a da euskalduna.

[aldatu] Kulturguneak

[aldatu] Monumentuak

Durangon, hurrengo eraikin edo monumentu garrantzitsuak daude:

Kurutziaga
  • Kurutziagako Gurutzea: 1440. urte ingurukoa da. Alonso de Mella fraidearen omenez eraiki zuten, Inkisizioak gogor zapaldu zuenekoa.
  • Lariz dorrea: 1483. urtean Isabel Katolikoak ostatu hartu zuen eraikin honetan, Durangora Uriko eta Durango Merindadeko foruak sinatzera etorria.
  • Mikeldiko txerria: Erromatarren garaia baino lehenagokoa da, eta irudikatzen duenari buruz teoria asko daude. Jatorrizkoa Bilbon dago (Euskal Museo Etnografikoan). Kopia bat, Ezkurdi plazan ikusi daiteke.
  • Santa Anako arkua: 1566. urtean eraiki zuten, estilo Barrokoan. Durango Uriak izan zuen harresiko sei ateetatik geratzen den bakarra da.
  • Tabirako San Pedro eliza: Bertakoen ustez, Bizkaiko zaharrena. XII. mendekoak dira aurkitutako aztarnarik zaharrenak.
  • Udaletxea: 1570. urten eraiki zuten. Estilo klasikoa dauka.
  • Uribarriko Andra Mariren basilika: Estilo gotikoa eta errenazentista. XIV. mendean eraiki zuten. Andra Mariko elizpean egin zuten lehenengo Durangoko Azoka.
Zabala Jauregia

[aldatu] Ekitaldiak

  • Durangoko Azoka.
  • Durangoko Pasiñue (ikusi kanpo loturak).
  • Berbalaguna egitasmoa (ikusi kanpo loturak).

[aldatu] Durangar ezagunak

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Durangar ezagunen zerrenda

Herritar ezagunen artean Juan de Zumarraga fraidea dugu, Mexikoko unibertsitatea XVI. mendean sortu zuena, Pablo Pedro Astarloa apaiz euskaltzalea eta Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariak, besteak beste.

[aldatu] Elkarteak

[aldatu] Hedabideak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Durango