Durangoko Azoka

Wikipedia(e)tik
Durangoko azoka» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Durangoko Azoka
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka
Landako Erakustazoka.jpg Durangoko Azokaren egoitza nagusia den Landako erakustazokaren eraikina.
Durangoko azoka.jpg Durangoko Azokako 2007ko irudi bat stand baten barrutik.
Urtea : 1965
Lekua : Durango, Bizkaia
 Euskal Herria
Egoitzak : Landako erakustazoka
Data: Abenduaren 8ko inguruan dauden 5 egunetan zehar ospatu ohi da.
Sarrera: Irekia (sarrera doan)
Sortzailea : Gerediaga Elkartea
Mota : Euskal liburu eta disko erakustazoka
Sailak : Argitaletxeak, banatzaileak, diskoetxeak, erakundeak eta kultur eragileak.
Betebeharreko ezaugarria : Euskarazko argitalpenak eta euskal gaiak edozein hizkuntzatan.
Zuzendaria : Jon Irazabal
Antolatzailea : Gerediaga Elkartea
Babesleak : Bizkaiko Foru Aldundia
Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila
Aurrekontua: Ezezaguna
Webgunea :  http://www.durangokoazoka.com/
 http://www.gerediaga.com/
Durangoko Azokako barrutik
Durangoko Azokara gerturatutako erosle, euskaltzale eta ikusleak.

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka Euskal Herriko handiena eta garrantzitsuena da, euskalgintzan dihardutenen elkargunetzat sortua.[1]

Urtero, abenduaren lehenengo hamabostaldian, Euskal Herri osoko argitaletxeak batzen dira azokan, bai nobedadeak bai aurreko urteetako liburu eta diskoak salgai jartzera. Baina, gainera, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka euskararen eta euskarazko kulturaren erakustoki erraldoi eta jai nagusi bihurtzen da.[1] Zerbaitengatik du euskal izena, izan ere.

Gerediaga Elkarteak antolatzen du, Bizkaiko Foru Aldundiak babesten du, eta Eusko Jaurlaritzak, Durangoko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Arabako Foru Aldundiak, BBKk, Eroski Fundazioak eta LESA Landako Erakustazokak laguntzen dute.

Eduki-taula

Historia [aldatu]

1965eko azaroaren 1ean lehen edizioa antolatu zuten, Andra Mariko arkupean, oraindik Francoren diktadurapean. 19 argitaletxek hartu zuten parte. Lehenengo edizioa Gerediaga Elkarteak antolatu zuen. Euren esanetan "Euskal Herrian zegoen liburugintza eta diskogintzaren ekoizpena ezagutzera ematea" zen. Ondoren urtero antolatu zen Andra Mariko elizpean 1967an ezik, elizaren konponketa lanak zirela eta ez zela ospatu. Lehenengo urtean 100.000 pezetako aurrekontua izan zuen. 1966an 680 liburu eta 179 disko saldu ziren eta 1969an 870 liburu eta 138 disko izan ziren.

1974an Merkatu Plazan kokatu zen lehenengo aldiz geroz eta jende gehiago biltzen zelako eta Gobernadore Zibilak arazoak jarri zituelako horretarako. Bertan mantendu zen 1996ra arte. 1980an abenduan egiten hasi zen. Gainera, hiru urtez jarraian, 1986tik 1988ra, Euskarazko Liburu eta Disko Azoka antolatu zuen, baina ez zuen antolatzaileek esperotako arrakatasta izan.

1992an Argizaiola saria ematea erabaki zen eta 1996an merkatua utzi eta karpa erraldoi batera igaro zen. Hala ere hori tenporala izan zen 2003an Landako Erakustazoka inauguratu baitzen. Azokak jada leku finko bat du eta euskal kulturaren barnean data garrantzitsua da.

2007an Lehen aldiz 42. Durangoko Azokaren kartela aukeratzeko lehiaketa egin zuten. Kartelaren irabazlea Igotz Ziarreta (www.igotz.com) izan zen "Jantzi Euskara" leloarekin sortutako kartelarekin.

Argizaiola saridunak [aldatu]

Argitaletxeak [aldatu]

Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriko argitaletxeen zerrenda

Diskoetxeak [aldatu]

Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriko diskoetxeen zerrenda

Gonbidatuak [aldatu]

Azken urteotan atzerriko literaturaren kideak gonbidatzen dituzte antolatzaileek, beste liburu azoka batzuetan egiten den moduan, nagusiki beste hizkuntza gutxituen esperientziak bertatik bertara ezagutzeko.

Hauek izan dira orain arteko gonbidatuak:

Euskal Wikipedia [aldatu]

2011ko abenduaren 6an Euskal Wikipediako edizio-maratoia ospatu zen. Bertan proiektu honi buruzko hitzaldia eskeini eta ondoren, egunean zehar, partaide eta bertaratutakoek Wikipedian zuzenean editatzen ikasi zuten, saioak iraun zuen bitartean tutoreek lagundu zietelarik.[2]

Erreferentzia [aldatu]

tontos

Kanpo loturak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Durangoko Azoka

Koordenatuak: 43°10′15″N 02°37′50″W / 43.17083°N 2.63056°W / 43.17083; -2.63056