Durin

Wikipedia, Entziklopedia askea

Eskandinaviar mitologian Durin nanoen zazpi aiten artean lehena eta Tyrfing ezpata bezalako objektu miragarri ugariren lan forjatzailea zen.

Durin eskandinaviar olerki ugaritan agertzen da, Völuspa horien artean. Durin (lotia) eta Motsognir (orro basatiduna) berez sortu ziren Odinek bere anaia Vili eta Verekin batera mundua sortu zutenean Ymir erraldoi kosmikoaren gorputik. Durin eta Motsognir. Ymirren haragi hilaz elikatzen ziren har bezala eratu ziren (beraz harriz eta lurrez eginak zeuden). Jainkoek adimena eta giza itxura eman zieten. Biak izan ziren euren herrietako lehenak. Nanoak, gizakien begietara txikiak eta itsusiak bezala deskribatzen ziren, argiaren beldur ziren, honen ondorioz harri bihur baitzitezkeen eta argitik ihes egiten zuten. Lurrazpiko Niðavellir erresuman bizi ziren, munduko zuhaitza zen Yggdrasilera finkatutako bederatzi munduetako bat.

Pertsonaia honetan oinarrituta dago Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den Durin I.a errege nanoa.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.