Duvel Moortgat

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Duvel Moortgat garagardo lantegia Breendonken, Belgika

Duvel Moortgat garagardo lantegia (Brouwerij Duvel Moortgat), 1871n sortutako enpresa familiar belgiar bat da. 40 herrialde baino gehiagora esportatua delarik, bere produkturik ezagunena, Duvel, "Ale indartsu hori belgiar" motako garagardoa da. Duvel (Nazioarteko Alfabeto Fonetikoaren arabera ˈdʏːvəl ahoskatua) herbeheretarrek deabruari ematen dioten izena da (izen estandarra Duivel den arren).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duvel Moortgat, 1871n sortu zuen Jan-Leonard Moortgatek, Belgikako Steenhuffelen bizi izan ziren garagardogile familia baten ondorengoa zena.

1950eko hamarkadan, Moortgatarren hirugarren belaunaldiak hartu zuen lantegiaren kontrola.

1970eko hamarkadako ekonomia arazoen ondorioz, Moortgat, Tuborg garagardo daniarra botilaratu eta banatzen hasi zen. Honek, etengabeko trafikoa eragin zuen Breendonk auzo txikian. Bi konpainien arteko desadostasun esanguratsu batek, amaiera eman zion harreman honi 1980ko hamarkadan. Hala ere, harreman honek, lantegia salbatu zuen, garai hartan, bere garagardo nagusia zen Duvelentzat zenbait banaketa masiboko kanal ezartzea lortu zituena.

1999ko ekainean, Duvel Moortgat burtsan kotizatzen hasi zen Euronext Brussels merkatuan.

Duvel Moortgat, Brewery Ommegangen inbertsore nagusienetako bat zen, New Yorkeko Cooperstownen sortutako garagardo lantegi bat, 1990eko hamarkadan. Berrikiago, belgiar konpainiak, lantegiaren kontrol osoa hartu zuen, eta, AEBetan salmenta erakunde bat sortu zuen, Ommegang, Duvel eta beste marka batzuk, Rodenbach kasu, kudeatzeko.

2006ko irailean, Duvel Moortgatek, Brasserie d'Achouffe belgiar garagardo lantegia erosi zuen.

Produktuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duvel[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duvel, kristaleria egokiarekin erakutsia

Lehen Mundu Gerraren amaiera ospatzeko, Moortgatarrek, euren garagardo nagusiari, Victory Ale izena eman zioten. 1920ko hamarkadan, edale grinatsu batek "nen echten duvel" (benetako deabrua) bezala deskribatu zuen, agian, bere alkohol kopuru handiagatik (8,5 alkohol gradu), eta, beraz, konpainiak izena aldatu zuen. Lantegi garagardorik nagusiena bihurtu da. Pertsona askok, Duvel "Ale indartsu hori belgiar" estiloaren behin betiko bertsiotzat hartzen dute, Pilsnerreko maltagatik bereizten dena, %20 azukre duena (alkohol kopurua gehitzeko), baita Zatec (Saaz alemanez) eta Styrian Goldings lupuluengatik ere.

Maredsous[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maredsous 10°, ale tripel belgiar bat.

1963an, Moortgat, Maredsouseko Abatetxea garagardoak egiten hasi zen, izen bereko abatetxeko monjeen baimenarekin.

Gaur egun, Maredsous izena duten hiru garagardo mota daude:

  • Maredsous 6, horia
  • Maredsous 8, beltza
  • Maredosus 10, hirukoitza

Beste marka batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1930ean, konpainiak, Bel Pils saltzen hasi zen, Pilsner garagardo bat

Vedett, lager garagardo bat, 1945ean sortu zuen Albert Moortgatek, Janen semeak.

1989an, Steendonck, gari garagardo bat, Palm Breweriesekin batera merkaturatua izan zen.

2000n, Passendale merkaturatu zen, Moortgat eta Campina gazta konpainiaren arteko adostasun baten zati bezala. Ordutik, produktua, bertan behera utzi da.

2007an, Duvelen bertsio berezi berri bat merkaturatu zen, Duvel Tripel Hop deitua. Jatorrizko Duvela ez bezala, hirugarren lupulo mota bat du (horia), baita alkohol kopuru handiagoa ere (9,5 gradu).