Dynamic Adaptive Streaming over HTTP

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Dynamic Adaptive Streaming over HTTPri edo DASHi esker kalitate handiko Streaminga gauza daiteke Interneten zehar, ohiko HTTP web zerbitzarietatik[1] . Nahiz eta HTTP transmisioa asko zabaldu den streaminga gauzatzeko, adibidez YouTuben[2][3], gogoratu beharra dago arazo bat daukala. Bezero guztiek multimedia eduki horretako kodifikazio berdina jasotzen dute, nahiz eta bezeroen arteko banda zabalera ezberdina izan; bai kontratatutakoa edota denboran zehar daukazuna. Hau ekiditeko DASH sortu zen.

DASH Dynamic Adaptive Streaming over HTTP.png

Funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

DASH erabilitzeko bideoa kodifikatzen da zenbait bertsioetan, bakoitzak bit abiadura ezberdina dute, hots kalitate kalitate ezberdineko bideoak lortuko dira[4] . Bezeroak bideo bertsioen segundu gutxiko segmentu bat eskatzen du dinamikoki. Bezeroak momentu horretan duen banda zabalera handia baldin bada, abiadura handiko bertsioko segmentua eskatuko du. Aldiz, banda zabalera txikia izanez gero kalitate gutxiko segmentua aukeratuko da. Bezeroak HTTP GET eskaera mezuaren bidez eskuratuko ditu bideoaren segmentu ezberdinak banan-banan.

DASH erabilita multimedia edukiaren bertsio bakoitza HTTP zerbitzarian gordetzen da, bertsio bakoitza URL ezberdina du. HTTP zerbitzariak, gainera, manifestu fitxategia du; honetan multimedia edukiko bertsio ezberdinen URLa eta dagokien abiadura dago. Bezeroak lehendabizi manifestu fitxategia eskatzen du eta bertsio ezberdinak “ikasten” ditu. Orduan, bezeroak bertsioa aukeratutakoan, dagokion URLa eta byte segmentua eskatuko du HTTP GET eskaera mezuaren bidez. Segmentu ezberdinak deskargatu bitartean, bezeroak jasotako banda zabalera monitorizatzen du eta algoritmo bat exekutatzen du ondorengo segmentua zein bertsiokoa den erabakitzeko. Zentzuzkoa denez, bezeroak bufferra nahiko beteta badu eta jasotako banda zabalera handia baldin bada, bezeroak eskatuko duen hurrengo segmentua kalitate handikoa izango da. Baina, aldiz, bufferra ia-ia hutsik baldin badago eta jasotako banda zabalera bajua bada, abiadura txikiko segmentua eskatuko du. Beraz, DASHekin bezeroak erreprodukzio bitartean jasotzen duen multimedia edukiaren kalitate aldatu daiteke bi zentzutara . Nahiz eta kalitatea jaitsi banda zabalera gutxiago izateagatik, ostean egoera hobetzen baldin bada berriz ere kalitate handira pasako da.

Erabilgarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alde batetik, DASHak ahalbidetzen du bezero batek erabilgarri duen banda zabalerara moldatzea; nahiz eta “end-to-end” banda zabalera aldatu ezarritako sesioaren bitartean. Ezaugarri hau oso garrantzitsua da mugikor erabiltzaileentzat. Haien banda zabalera erabilgarria etengabe aldatzen da, mugitzen doazen heinean oinarri-estazioarekiko. Bestetik, DASHi esker, Interneterako sarbide mota ezberdina duten bezeroei eskaintzen die aukera multimedia edukia kodeketa ezberdinekin. Bezeroak abiadura txikiko 3G konexioa edukiz gero kalitate txikiko bertsioa jasoko luke; zuntz optikoa duen bezeroak, ordea, kalitate handiko bertsioa jasoko du.

Abantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bezeroaren banda zabalera eta buffer maila dinamikoki monitorizatzean eta transmisio abiaduraren egokitzearekin, DASHekin gehienetan, etengabeko erreprodukzioa lortzen da ahal den kalitate altuenean, saltorik edo geldialdirik gabe. Gainera, bezeroak daukanez ardura hurrengo segmentua zein izango den, zerbitzaria beharrean, honek zerbitzariaren eskalabilitatea hobetzen du; eginkizun bat kendu baitzaio. Honetaz gain, bezeroak HTTP byte segmentuen eskaeraren bidez bufferizatzen den aurrebilatutako bideoaren kopurua kontrolatu dezake.

Soinua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan beharra dago bideoaz gain, bideoaren audioa ere HTTP zerbitzarietan zenbait kalitatetan ere kodetzen dela[4], zerbitzarietan gordetzeko modua berdina da. Honek eragiten duena da bideo eta audioaren eskaerak egin behar izatea segmentu batena, eta ostean, erreprodukzioa garaian sinkronizazioa gauzatzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]