Eärnil II.a

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tolkienen legendariumean, Eärnil II.a, Gondorreko hogeitamabigarren eta azkenaurreko erregea da, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1883. urtean jaio eta 2043an hil zena. Telumehtar Umbardaczil erregearen ondorengoa da, Arziryasen birbiloba baita, Narmazil II.aren anaia, Telumehtarren semeak zirenak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eärnil, Gondorreko hegoaldeko armaden komandantea zen. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1944an, Auriga, Haradrim eta Variagen artean aliantza bat sortu zen, Gondor erasotzeko. Eärnilek, Haradrimak garaitu zituen hegoaldean, iparralderantz joan zen Ithilienetik eta Aurigak eta Khandeko gizakiak suntsitu zituen, Hildakoen Zingirara jaurtiz "non, iraganeko gudu nobleagoetako hildakoekin usteldu ziren".

Hala ere, inbasiotik libratu zen arren, Ondoher erregea eta bere semeak, Kanpamenduko gudua deritzonean hil ziren. Arthedaineko Arvedui erregeak, Gondorreko koroa aldarrikatu zuen Isildurren oinordeko eta Firiel, bizirik geratu zen Ondoher erregearen ondorengo bakarraren senar bezala. Baina Gondorreko kontseiluak bere eskaria arbuiatu zuen eta Eärnilek eskatu zuen koroa, kontseilu guztiaren onarpenarekin eman ziotena.

Bere semea, Eärnur izan zen, Noldorrekin batera, Nazgûlen Jauna garaitu zuena Fornosteko guduan eta Gondorreko azken erregea izan zena.

Izenaren etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eärnil izena, quenya hizkuntzakoa da, bere jatorria, Numenorreko Erresuman izan zuen ohitura, eta Elendil erregeak, Gondor eta Arnorreko erbesteko erresumetan hasi zuena, erresuma horiek sortu ondoren. Izenak, esanahi ezberdinak izan ditzake, eratzen duten izenen erabileraren arabera:

  • Eär: "itsasoa" esan nahi du.
  • -rnil: "-Idil" edo "-rdil" bezala ere bai, debozioa adierazten duen atzizki bat da, eta, beraz "-ren laguna" edo maitalea bezala itzul daiteke.

Honela, izenak, "Itsasoaren laguna" edo "Itsasoaren maitalea" esan nahi du.


Aurrekoa
Ondoher
Gondorreko erregea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1944-2043
Ondorengoa
{{{ondorengoa}}}

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]