E. P. Thompson
Edward Palmer Thompson (Oxford, Ingalaterra, 1924 - 1993) historialaria izan zen. Oxfordeko Unibertsitateko irakasle izan zen. 1942an Britainia Handiko Alderdi Komunistako kide egin zen, baina 1956ko hungariar matxinada Sobietar Batasunak zapaldu zuenean, alderdia utzi zuen.
Thompsonen lehen obra urtebete lehenago agertu zen: William Morris: romantic to revolutionary (1957, William Morris. erromantikotik iraultzailera). Aitzindari izan zen langile munduaren antropologia-azterketan, eta langileriaren sorrerari buruzko oinarrizko lan bat idatzi zuen: The making of the english working class (1963, Ingalaterrako langile klasearen sorrera). Garai hartan Erresuma Batuko Alderdi Laboristako kide zen, alderdiko ezker hegaleko kide. Bere lanen ardatz nagusiak herri kultura, klase kontzientzia eta pentsamendu marxistaz egiten duen interpretazioa dira. 1980tik aurrera arma eta energia nuklearraren aurkako higikundeetan parte hartu zuen eta gai horri buruzko zenbait liburu idatzi zituen: Zero option (1982). Hainbat eta hainbat artikulu idatzi zituen, eta 1998an eleberri bat, The Sykaos papers.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.