ESCP Europe

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

ESCP Europe Paris, Londres, Berlin, Madril eta Turinen campusak dituen Europako enpresa eskola da. 1819an sorturik, munduko enpresa eskola zaharrena da. [1][2] 2012an Financial Times egunkari britainiarrak ESCP Europa, Europako 10 enpresa eskola hoberenen artean sailkatu zuen. [3] 2010ean egunkari honek ESCP Europaren Kudeaketa masterra munduko lehen sailkatu zuen eta 2013an, bigarren. [4] [5] Bere Executive MBA ere munduko 21. lekuan kokatzen da.[6] Eskolaren MEB denbora osoko programa MBA bezalakoa da, baina kultura ikuspuntu batetik irakatsia. Horrez gain, ESCP Europak doktoretza programa bat eskaintzen du, baita marketin, finantza eta negoziogintza bezalako master programa bereziak ere. Bere programek nazioarteko hiru akreditazio dituzte: AMBA, EQUIS eta AACSB[7]. 40.000 ikasle ohi enpresa munduan eta politikagintzan aritzen dira, hala nola Patrick Thomas (Hèrmes-eko lehendakaria), Ignacio Garcia Alves (Arthur D. Little-eko lehendakaria), Nicolas Petrovic (Eurostar-eko lehendakaria) eta Europako Barne merkatu eta zerbitzuen batzordekidea den Michel Barnier.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1819ko abenduaren 1ean ekonomian aditu eta enpresari talde batek sortu zuen ESCP Europa; haien artean Jean-Baptiste Say ekonomialaria eta Vital Roux merkataria. ESCP Europa munduko lehenengo enpresa eskola zenez, erran daiteke bi gizon hauek enpresa eskolen sortzaileak zirela.[8] Eskola politekniko ezagunean oinarritu zen, baina hasieran askoz xumeagoa zen, batez ere estatuak ez baitzuen sostengatu. ESCP Europak hastapenetik du nazioarteko nortasuna: guztira 118 ikasle zituen 1824ko ikasturteko klaseak, %30 kanpotarrek osatzen zuten, haien artean espainiarrak, brasildarrak, holandarrak, alemanak, portugaldarrak eta estatu batuarrak izanki..[9] Kanpoko hizkuntzek leku handia zuten eta lehenengo programetan frantsesez, ingelesez, alemanez eta gazteleraz eskaintzen zituzten kurtsoak. 1873an ESCP Europako ikasle ohien elkartea sortu zen. 1921an ESCP Europak bere 100. urteurrena ospatu zuen Sorbonako unibertsitatearen auditorium zabalean. Gerra ondoko krisiarengatik atzeratu egin zen. ESCP-ren Europako campusak 1974an Erresuma Batuan (Oxforden, orain Londresen) eta 1975an Alemanian (Düsseldorfen, orain Berlinen) ireki ziren. 1988an Madrilgo campusa (Espainia) inauguratu zuten eta 2004an Turingoa (Italia). 1984an Düsseldorfeko campusa Berlinera eraman zuten eta 2005an Oxfordekoa Londresera..[10] Londreseko campusaren eraikuntza lehen New College zen, Londreseko unibertsitateko eskola eta United Reformed Church-eko seminarioa. 2011an ESCP Europa, Sorbonako unibertsitatearen inguruan egituratu giza-zientzietan ezaguna den HESAM ikerketa eta goi mailako ikasketa erakundeen klusterraren kide sortzaile bihurtu zen. [11]

Kudeaketa masterra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kudeaketa masterra esperientziarik gabeko eta zorrotz hautatuak diren ikasleentzako programa da. Hortan, bi mende historia dituen Frantzian sorturiko Europako enpresa eskola hau eredugarria da. 800 ikasle baino gehiagok bi urteko kudeaketa programa orokor hau ikasten dute. Guztira, programa honek 70 nazionalitate biltzen ditu. Ikasleek Paris, Londres Berlin, Madril, Turinen edota 100 bat erakunde partaidetan ikas dezakete. Kudeaketa orokor programaren barne, 20 espezialitate eta 150 baino gehiago aukerazko ikasgai hauta daitezke. Hiru lizentzia arte lor daitezke.

MEB – Europako Enpresa Masterra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

MBA bezalako curriculum batean oinarritua eta kultura ikuspegiarekin, MEB urte osoko eta denbora osoko graduatu ondoko programa da kudeaketa orokorrean. Enpresa ikasketa ez den lizentziatura segitu duten gradudunei zuzendua da (adb: zuzenbidea, ingeniaritza, zientziak, giza zientziak, medikuntza). Bi edo hiru urteko gradu ondoko lan esperientzia gomendatua da. Ikastaroak nazioarteko garrantzia du eta guztira 40 nazionalitate ezberdin badira bost kampusetan, jakinez edozein nazionalitatek ez duela klasearen %15 baino gehiago ordezkatzen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Focus On - Generation Europe Foundation - Business schools and career opportunities, http://www.generation-europe.eu/assets/resources/youth_centre/career_development_and_employment/career_guidance/FocusOn2012-09Business-SchoolUK.pdf .
  2. Kaplan, Andreas: European Management and European Business Schools: Insights from the History of Business Schools, European Management Journal, 2014
  3.   Financial Times European Business School Ranking 2012, http://rankings.ft.com/businessschoolrankings/european-business-school-rankings-2012 .
  4.   Financial Times Master in Management Ranking 2010, http://rankings.ft.com/businessschoolrankings/masters-in-management-2010 .
  5.   Financial Times Master in Management Ranking 2013, http://rankings.ft.com/businessschoolrankings/masters-in-management-2013 .
  6.   Financial Times Executive MBA Ranking 2012, http://rankings.ft.com/businessschoolrankings/emba-ranking-2012 .
  7. (Ingelesez)Triple accredited business schools (AACSB, AMBA, EQUIS)
  8.   Focus On - Generation Europe Foundation - Business schools and career opportunities, http://www.generation-europe.eu/assets/resources/youth_centre/career_development_and_employment/career_guidance/FocusOn2012-09Business-SchoolUK.pdf .
  9. Servan Schreiber Sabine (1994) Les Epices de la République, ESCP – Itinéraire d’une Grande Ecole, 1819–1994, CpL.
  10.   History of ESCP Europe, http://www.escpeurope.eu/escp-europe/history-of-escp-europe-business-school .
  11.   Novi Mundi Université (page 34), http://www.hesam.eu/hesamenglish/telechargements/PNMU-fiche-b-120207.pdf .

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]