Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
ESLE» orritik birbideratua)

Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkartea (ESLE) Gasteizen egoitza duen irabazteko asmorik gabeko erakundea da.

2005eko urriaren 6an sektoreko 19 enpresek eratu eta urte hartako urriaren 6an Mark Shuttleworthek Miñaoko teknologi parkea bisitatu zuela aprobetxatuz, aurkeztu ziren. 2017AN 40 enpresa eta 1500 profesional elkartzen ziren ESLE elkartearen inguruan.[1]

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere helburuak honakoak dira[2]:

  • Software librearen erabilera sustatzea eta hedatzea.
  • Software librean oinarritako teknologien ikerketa eta garapena sustatzea.
  • Herri-administrazioarentzat bitartekari-lana egitea.
  • Software libreko enpresak eta haien arteko lankidetza bultzatzea.
  • Interes berak dituzten beste elkarte batzuekin lankidetzan aritzea.

Presidenteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eneko Astigarraga (2013 - gaur egun)
  • David Olmos (2009-2013)
  • Daniel Armendaritz (2005-2009)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]