Ea
- Artikulu hau Bizkaiko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Ea (argipena).
|
Ea |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Ea | ||
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Busturialdea |
||
| Alkatea | Juan Luis Landazabal Lamikiz (Bildu) | ||
| Herritarra | eatar | ||
| Koordenatuak | 43°22′50″N 2°35′5″W / 43.38056°N 2.58472°WKoordenatuak: 43°22′50″N 2°35′5″W / 43.38056°N 2.58472°W | ||
| Eremua | 14,17 km2 | ||
| Garaiera | 5 m | ||
| Distantzia | 47 km Bilbora | ||
| Posta kodea | 48287 |
||
| Biztanleria | 886 bizt. (2012) | ||
| Dentsitatea | 62,53 bizt./km² | ||
| Sorrera | XIX. mendea | ||
| www.eakoudala.net http://www.eakoudala.net/ www.eakoudala.net | |||
Ea (askotan Ie ahoskatua) Bizkaiko kostaldean dagoen udalerri txikia da. Bertakoek herriari Ie deritzote ahoskatuz. Arrantza izan da jarduera tradizional nagusia XVI. mendetik.
2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 886 biztanle zituen.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Ingurune naturala [aldatu]
Izen bereko ibaia herriburuan bertan itsasoratzen da, udalerria bitan bananduz. Alde bi horiek lau zubik lotzen dituzte, horietatik zaharrena, "erromatarra" deritzona, armarrian agertzen dela. Herria itsasadarrean dago kokaturik, portu natural baten ondoan.
Udalerriaren ipar-mendebaldean, Natxituako auzoan, Natxituko lapatza harrizko hondartza dago.
Auzoak [aldatu]
Ea udalerria ondoko auzo hauek osatzen dute:
Udalerri mugakideak [aldatu]
- Bizkaiko golkoa iparraldean
- Ispaster ekialdean
- Ibarrangelu mendebaldean
- Ereño hegoaldean
Historia [aldatu]
Ea XVI. mendean jaio zen, Ereñok eta gaur egun udalerriko auzoak diren Natxituako eta Bedaroako arrantzaleek Ea ibaiaren itsasadarrak osatzen duen portu naturalean kokaleku iraunkorra osatu zutenean. XIX. mendera arte Eak ez zuen udalerri izaerarik izan. Ea ibaiak banantzen zuen herria bitan: erdi bat Bedaroako elizatearen zati zen eta beste erdia Natxituko elizatekoa. Hau da Eak bi parrokia-eliza izatearen arrazoia, ibaiaren alde banatan eta zubi batek bakarrik banaturik. Zubi horretaz gain, beste hiru zubik lotzen dituzte herriaren erdi biak.
XIX. mendean, Eako portua, zatitzen zuten elizateak baino botere eta biztanleria handiagoa izanik, Bedaroari eta Natxituari batu zitzaien, Ea izeneko udalerria sortuz. Udalerri berri horren herriburua Eako portuan ezarri zen.
Demografia [aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1.692 | 1.751 | 1.723 | 1.623 | 1.587 | 1.436 | 1.222 | 1.193 | 1.009 | 852 | 802 | 810 | 844 |
Kultura [aldatu]
Poesia [aldatu]
Gabriel Aresti olerkariak azken egunak kostaldeko herri honetan igaro zituen, eta horrek inspiratu zion olerki batzuk idaztea. Hori dela eta, bilbotarraren omenez, 2003tik "Eako poesia egunak" antolatzen dituzte urtero uztailean.
Jaiak [aldatu]
Herriko jaiak ekainaren 24an ospatzen dituzte, sanjoanak.
Ondasun nabarmenak [aldatu]
Herriko arkitektura ondareari dagokionez, aipatzekoak dira Jesusen Andra Maria eliza, San Joan Bataiatzailearen eliza (Natxitua) eta San Pedro (Bedaroa) parrokiak, Bartolome Deuna (Bedaroa), Agate Deuna (Natxitua) eta Talaiako baselizak eta Erdi Arokoak diren Anduizar eta Aiua baserriak.
Eatar ezagunak [aldatu]
- Manuel Montero politikaria, idazlea eta irakaslea, EHUko errektorea izan zen.
- Karmelo Landa (1952-) politikaria.
- Klaudio Landa kazetari eta telebista aurkezlea.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz)Eako udal webgunea
- (Euskaraz)Herriko albisteak "Busturialdeko Hitza"n
- (Euskaraz)Poesia egunak
| Eako auzoak | ||
|---|---|---|
|
|||||||