Eako
Wikipedia(e)tik
Eako eta Telamon, Jean-Michel Moreauren margolana.
Eako[1] (antzinako grezieraz: Αιακός, Aiakos) Antzinako Greziako heroia da, Zeusen eta Egina ninfaren semea, gero Egina deitu zen Oenom uhartean jaioa. Berak eskaturik, Zeusek uhartean hain ugari ziren inurriak gizaki bihurtzen zituen (ikus mirmidoiak). Peleoren eta beharbada Telamonen aita izan zen; ospe handia izan zuen bere errukiagatik eta zuzentasunagatik. Platonek Infernuko epaileen arteko ezarri zuen, Minosekin eta Radamantisekin batera. Peleo eta Akiles, Eakoren leinukoak izan ziren.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.