Eva

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eba» orritik birbideratua)
Artikulu hau Bibliako pertsonaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Eva (argipena)».
Eva
Biblia
Argitalpena
SortzaileaJainko
Ageri den obrak
Lan eratorriak
Datu biografikoak
JaiotzaEden, K.a. 3760
Heriotza, ezezaguna
SexuaEmakumea
EgoitzaEden
Jardueraassistant (en) Itzuli
Familia
Aitabaliorik ez
Amabaliorik ez
Ezkontidea(k)Adam
Seme-alabak
IMDB: tt0195130 Edit the value on Wikidata

Eva[1] (hebreeraz: חַוָּה, Ḥawwāh, arabieraz: حواء) abrahamdar erlijioetako pertsonaia nagusietariko bat da. Izan ere, Judaismoaren, kristautasunaren eta islamaren arabera, Eva izan zen lehendabiziko emakumea, Jainkoak egina. Haren istorioa Bibliaren Hasiera liburuan eta Koranen agertzen da. Adam zuen gizona.

Bibliak honela azaltzen du Evaren sorrera:

« Gero, esan zuen Jainko Jaunak:
«Ez da on gizona bakarrik egotea; egin diezaiodan berari dagokion laguna».

Jainko Jaunak, landako abere guztiak eta zeruko hegazti guztiak lurrez moldatu eta gizonari eraman zizkion zein izen ezartzen zien ikusteko; honela, bizidun orok gizonak ezarritako izena izango zuen. Beren izena jarri zien, beraz, abere guztiei, zeruko hegaztiei eta piztiei; baina berari zegokion lagunik ez zuen aurkitu. Orduan, Jainko Jaunak lozorroan murgilarazi zuen gizona. Loak hartu zuenean, saihets-hezur bat kendu zion, hezurraren hutsunea haragiz bete ziolarik. Jainko Jaunak gizonari kenduriko saihets-hezurrez emakumea moldatu eta gizonari eraman zion. Honek esan zuen:
«Hau bai dela ene hezurraren hezur, ene haragiaren haragi! "Emakume" izango da deitua gizakumeagandik izan baita hartua».

»

Hasiera 2:18,23


Eva Biblian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere istorioa Hasiera liburuan aurkitzen da, 1. kapituluko 27 bertsetetik 5. kapituluko 2.eraino[2].

Jainkoak sortu zuen Edengo lorategian Adam lagun zezan, honen saihets batetik abiatuta. Bere adar batetik irtetea bezala interpretatzen da; hau da, bere ondorengoetako bat, non Yahveh-k genetika banatu zuen ish eta isha (gizona eta emakumea) izateko, hizketa egin zezaketen arimadun izaki izpiritualak. Eva izenak, hebreeraz, "bizidunen ama" edo "bizi emalea" esan nahi du.

Hasiera liburuan esaten da, "eta bedeinkatu egin zituen, esanez: «Sor itzazue umeak eta ugaldu, bete lurra eta izan haren nagusi; mendera itzazue itsasoko arrainak, zeruko hegaztiak eta lurrean narraska dabiltzan piztia guztiak» (Hasiera 1:28). Esaten da Edengo arbola guztietatik jateko esan ziela, zientziaren eta ongiaren eta gaizkiaren zuhaitzetik izan ezik, bizitzaren zuhaitzaren ondoan zegoena (Hasiera 2:16-17). Baina irakur dezakegu, Eva sugeak engainatu zuela eta "zuhaitza jateko ona zela, begien aurrean atsegina zela eta ezagutza lortzeko beharrezkoa" zela ikusi zuela. Ondorioz, fruitu debekatutik jan zuen eta bere bikoteari eman zion, baita ere jango zuena. Horren ostean, Bibliaren arabera, Jainkoak Evari zera esan zion: "haurdun gelditzean, oinazeak ugalduko dizkizut eta saminez izango dituzu haurrak; irritsak senarrarengana bultzatuko zaitu, eta hura izango duzu nagusi». (Hasiera 3:16). Horrez gain, Adamek jateko lan egin beharko zuela (Hasiera 3:19) eta biak hil egingo zirela.

Ondoren Jainkoak esan zuen: "horra gizakia gutariko bat bihurtua, dena ezagutzeko ahalmena duelarik. Ez dezala orain bizi-arbolako fruiturik hartu eta, hura janez, betiko bizi" (Hasiera 3:22). Arrazoi honengatik, Adam eta Eva Edengo lorategitik bota zituzten (Hasiera 3:24).

Biblian aurki daiteke Eva ama izan zela, Abel, Kain eta Set aipatzen dira eta Hasiera 5:4ean esaten da Adam beste 2 seme alaben aita izan zela.

Azpimarragarria da mitologia (edo folklore) juduan kondaita askoren eta Genesiaren interpretazioaren ondorioa izan zela. Era berean, batzuk diote Eva ez zela lehen emakumea izan, Lilith izeneko figura baizik.

Hasiera liburuko Eva eta mitologia sumeriarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enki jainkoaren irudia

Uholde Handiko istorioarekin gertatzen den modu berean, mitologia sumeriarreko Gilgamex-en istorioaren eta Evaren istorioaren arteko paralelismoak aurki daitezke. Mitologia sumeriarraren arabera, Ki jainkosak Enki jainkoaren saihetsarekin Nin-ti (saihetseko emakumea) izeneko jainkosa bat sortu zuen. Beste mito batean, Enki jainkoak gizakiek jokabide desegokiak zituztela konturatzen da, beraz, paradisu sumeriarretik bota zituen.

The sumerians, their history, culture and character liburuaren arabera[3]: "Enki eta Ninhursag" poemak azaltzen duen bezala, Enki jainkoak 8 gaitz zeuzkan, horretarako Ninhursag jainkosak 8 jainkosa erdituko zituen, bakoitza gaixotasun batentzat. Enkiren organo gaixoetako bat saihets bat zen, sumeriar hizkuntzan "Ti" bezala identifikatzen dena eta "bizitza eman" ere esan nahi duena. Bestalde, "Nin" hitzak "emakume esan nahi du, ondorioz, "Nin-Ti" "saihetsaren emakumea" izateaz gain, "bizia ematen duen emakumea" ere izan daiteke. Bigarren definizioa kontuan hartuta, Eva izenaren (hebrearrez "bizi emalea") eta haren arteko paralelismoa ikusten dugu.

Eva mitokondriala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: eva mitokondrial

Giza genetikaren alorrean, eva mitokondriala mitokondrioen arbaso emea litzateke. Honetatik etorriko lirateke gaur egungo giza populazio osoaren mitokondrio guztiak. Horregatik, eva mitokondriala Homo sapiens populazio osoaren arbaso eme bakarra izango litzateke.

Lilith emakume arriskutsu eta eder gisa irudikatzen da

Eva mitokondrial honen berri amaren bidez transmititzen diren mitokondrioei esker daukagu. Mitokondrio bakoitzak DNA mitokondriala dauka, eta DNA horren sekuentzien konparaketak filogenia molekularra erakusten du. Aitarengandik transmititzen den gertueneko arbaso komun homologoa Adam kromosoma-Y deitua izan da. Oso garrantzitsua da ulertzea ez zela eva mitokondrialaren garai berean bizi. Kontrara, bere existentzia 70.000 urte inguru berriagoa da.

Evaren sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliaren arabera, Eva Jainkoak sortu zuen Adamen saihets batetik abiatuta. Genesi 1:27n esatena da, Jainkoak gizakia bere irudi eta antzeko sortu zuela; ar eta eme sortu zituela, baliteke azken hau judu folkloreko Lilith pertsonaiarekin erlazionatuta egotea.

Ikonografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adam eta Evaren irudiak askotan erabili dira errepresentazio artistikoetan; izan ere, artistari pertsonaiak biluzik irudikatzeko aukera ematen dion gai bibliko urrietako bat da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. 66. araua. Santutegiko izen ohikoenak. .
  2. «Has 3,1-19 - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
  3. Kramer, Samuel Noah. (1963). The Sumerians : their history, culture, and character. University of Chicago Press ISBN 0-226-45237-9. PMC 399046. (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Adan eta Eba. Jose Inazio Ansorena. Le basque diskoan (txistu eta danbolina), Youtube