Ebanjelio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ebanjelioa» orritik birbideratua)


P52 papiroa. Ezagutzen den Ebanjelioaren eskuizkriburik zaharrena da. II. mendearen lehenbiziko erdian idatzia izan zen, eta Joanen Ebanjelioaren zati bat dakar.

Ebanjelioa edo Berri Ona[1] Jesus Nazaretekoaren mezua nahi hura biltzen duten liburuetatik bakoitza da.[2]

Ebanjelio hitza grekotik dator (εὐ "ondo" eta αγγέλιον "mezua"), Mezu edo Berri ona esan nahi du. Kristautasunak sakratutzat ditu lau ebanjelio, Mateo, Marko, Lukas eta Joanek idatzitakoak. Hauek K.o. I. mendearen bigarren erdian edo II. mendearen hasierako urteetan idatzi ziren: Markorena, zaharrena, K.o. 50-60 urte bitartean idatzi zela uste da; Joanena, berriena, K.o. 90-110 urte bitartean idatzi zen. Hortik kanpo, ebanjelio apokrifo deituriko zenbait idazki daude, hainbat arrazoi direla-eta, Elizak (katoliko, protestante edo ortodoxoek, era berean) ofizialtzat onartzen ez dituenak.

Ebanjelioa zabaltzea eta ezagutaraztea adierazteko, kristauek ebanjelizatu hitza erabiltzen dute. Horrela, kristau-misiolarien zeregina Ebanjelioa zabaldu eta jendea kristautzea da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-21).
  2. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-21).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]