Ebers Papiroa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Georg Ebers papiroa, U.S. National Medical Library_tik (National Institutes of Health_en kokatua) aterata. Papiro zati honek "Xenus jainkoaren kontrako tumorea" izeneko kasu bat azaltzen du, gomendioa ezer ez egitea da. Baita ere esaten du bihotza odol-fluxuaren erdigunea dela eta loturik odol hodiak dauzkala gorputz osotik sakananatzen direnak.

Ebers Papiroa ezagutzen diren idatzi mediku zaharrenetariko bat da. Bere jatorria Antzinako Egipton dauka, gutxi gora-behera K.a. 1500.urtean. Bere data Amenofis I.a erregearen agintaritzaren 8.urtekoa da, XVIII. dinastia.

Edwin Smithek topatu zuen momia batekin batera Assasifen hilobian, Luxorren 1862. urtean. Gero, Georg Ebers Alemaniako egiptologoak eskuratu zuen, papiroa itzuli eta izena eman zion. Gaur egun papiroa Leipzigeko Unibertsitateko liburutegian gordetzen da.

Papiroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere luzeera 20,25m_takoa da eta bere zabalera 30cm_takoa. Idazkera hieratikoa da eta 20-22 ilaratako 110 zutabeetan antolatzen da testua. Kristo aurreko 1500 urte inguruan idatzita omen dago, baina baliteke testu zaharragoen kopia bat izatea, K.a. 3400 urtekoak. Beraz, gaur egun kontserbatzen den testu mediko zaharrenetariko bat da.

Jakintza medikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo Antzinako Egiptoko medikuntzaren lekukorik handiena da, bertan 700 bat formula magistral eta erremedio azaltzen dira. Haien artean hainbat sorginketa topatzen dira, hauen helburua eritasunaren sortzaileak ziren deabruak kanporatzea omen zen. Baina horretaz gain, adierazgarria da baita ere behaketarako zuten ohitura enpirikoa.

Papiroak "Bihotzaren tratatua" dauka. Bertan bihotza odol-sistemaren erdialdea bezala deskribatzen da, non odol-hodi ezberdinak batzen diren. Hauetatik gorputzaren jariakin guztiak garraiatzen dira, hala nola, odola, malkoak, gernua, semena, etab. Beste gai batean alterazio mentalak azaltzen dira, depresioa eta dementzia batez ere. Ginekologia eta Obstetriziaren arloan azalpen ugari daude, hauen arten kontrazepzio metodoak, haurdunaldiaren diagnostikorako argibideak eta hainbat arazo ginekologiko topatzen dira. Dermatologia, urologia, digestio aparatua eta hainbat tratamendu kirurgikoaz ere mintzatzen da.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Asma: belar nahasketa bat adreilu baten gainean berotu gaixoak lurrunak arnas ditzan.
  • Sabela: arazo gastrikoak konpontzeko: behi esnea, zereala eta eztia nahastu pure bihurtu arte, iragazi eta lau zatitan hartu.
  • Minbizia:: "Xenuns jainkoaren kontrako tumorea" topatuz gero, papiroaren gomendioa "zuk ez duzu ezer egingo horren aurka" da.
  • Jantziak: jantziak arratoi eta saguetaz babes daitezke katu-gantzez estaliz gero.
  • Heriotza: kipula erdia eta garagardoaren bitsa heriotzaren aurkako erremedio zoragarritzat zeukaten.
  • Drakontosia: (Gineako harra) gorputzetik irteten den harraren ertzarekin makiltxo bat inguratu gutxinaka-gutxinaka harra kanporatzeko (3500 urte geroago hauxe da erabiltzen den tratamendua).

Ikusi baita[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ebers Papiroa Aldatu lotura Wikidatan

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]