Ebroko harana
Ebroko harana edo Ebroko beheragunea Iberiar Penintsulako ipar-ekialdean dagoen eskualde luzea da, Ebro ibaiak zeharkatua. Ebrok Kantauriar mendikatean iturburua eta Mediterraneo itsasoan ahoa ditu. Ebro haraneko iparraldeko muga Pirinioek eta hegoaldekoa Iberiar sistemak osatzen dituzte.
Guztira 40.000 km²-ko azalera eta 840 km-ko ditu. Mendebaldetik ekialderantz Kantabria, Burgos, Soria, Araba, Errioxa, Nafarroa, Aragoi, Katalunia eta Castelló zeharkatzen ditu. Bataz beste 200 metroko altuera du. Inguruko mendietan kontinente eta itsas-konglomeratuak eta erdialdean hareharriak, tupak, igeltsuak eta kareharriak ditu. Iberiar penintsula eta europear kontinente banatzen dituen faila baten gainean dago, aintzira bilakaturiko antzinako itsaso baten gainean.
| Artikulu hau Espainiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |