Edgar Morin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Edgar Morin 2008an.

Edgar Morin (Paris, Frantzia, 1921ko uztailaren 8a) frantses soziologoa eta filosofoa da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbidea, filosofia, historia eta zientzia politikoak ikasi zituen. Gerra garaian alderdi komunistako kide egin zen, 1951n, ordea, bota egin zuten alderditik.

1950ean Centre National de la Recherce Scientifique erakundean onartu zuten. 1959an Georges Friedmann eta Roland Barthesekin Masa Komunikazioen Ikerketa Zentroa eraiki zuen, eta Communication aldizkaria argitaratzen hasi zen. Ondoren, Arguments aldizkaria sortu zuen, 1957-1963 urteen bitartean argitaratu zuena. 1973an Ikerketa Zentroko zuzendari izendatu zuten.

Edgar Morinek komunikabideek zabaltzen duten masa-kulturan errealitatearen eta irudizkoaren artean eratzen den harremana aztertu du (Garaiaren izpiritua, 1966). Esamesen fenomenoa azaltzen saiatu zen, eta horretarako antisemitismoan oinarritzen den informazio lausoa eta zehaztasunik gabea aztertu zuen. Orainaldiaren soziologiaren aldeko bihurtu zen (Kaliforniako egunkaria, 1970; Giza naturaren paradigma galdua, 1973). Hiru liburutan argitaratu zuen Metodoa lanaren bidez ikerketa-eremu berri bat osatu zuen; sistemen konplexutasuna ezagututa, zientzien batasuna bilatzetik urrun, nahasmenduaren garrantzia nabarmendu zuen. Garrantzi handia eman zion ekosistema kontzeptuari.

1987an Europako kulturaren inguruko lana idatzi zuen: Europan pentsatu. 2002. urtean, Morinek International Ethical, Scientific and Political Collegium sortzen lagundu zuen.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1951, L’Homme et la mort
  • 1956, Le cinema ou l'homme imaginaire
  • 1957, Les Stars
  • 1969, La Rumeur d’Orléans
  • 1967, Commune en France: La Metamorphose de Plodemet
  • La Méthode (6 liburuki)
    • 1977, La Nature de la nature
    • 1980, La Vie de la vie
    • 1986, La Connaissance de la connaissance
    • 1991, Les Idées
    • 2001, L’Humanité de l’humanité
    • 2004, L'Éthique complexe
  • 1970, Journal de Californie
  • 1973, Le paradigme perdu: la nature humaine
  • 1981, Pour sortir du siècle XX
  • 1982, Science avec conscience
  • 1983, De la nature de l’URSS
  • 1988, Penser L'Europe
  • 1990, Introduction à la pensée complexe
  • 1993, Terre-patrie
  • 1994, Mes démons
  • 1994, La Complexité humaine
  • 1997, Comprendre la complexité dans les organisations de soins
  • 1999, L’Intelligence de la complexité
  • 1999, Relier les connaissances
  • 1999, La Tête bien faite
  • 2000, Les Sept savoirs nécessaires à l'éducation du futur
  • 2001, Journal de Plozévet, Bretagne
  • 2002, Pour une politique de civilisation
  • 2002, Dialogue sur la connaissance. Entretiens avec des lycéens
  • 2003, La Violence du monde
  • 2003, Éduquer pour l’ère planétaire, la pensée complexe comme méthode d’apprentissage dans l’erreur et l’incertitude humaine
  • 2003, Les Enfants du ciel: entre vide, lumière, matière
  • 2004, Pour Entrer dans le siècle XXI
  • 2006, Le Monde Moderne et La Question Juive
  • 2007, Vers l'abîme ?
  • 2007, Où va le monde ?
  • 2007, L'An I de l'ère écologique : la Terre dépend de l'homme qui dépend de la Terre, Paris, Éditions Tallandier ?
  • 2008, La Méthode, Seuil, Collection Opus (2 vol.) ?
  • 2008, Pour une politique de civilisation, Paris, éditions Arléa ?
  • 2011, La Voie. Pour l'avenir de l'humanité, Paris, Fayard
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edgar Morin Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]