Edgar Reitz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Edgar Reitz 2006an.

Edgar Reitz (Morbach, Hunsrück, Alemania, 1932ko azaroaren 1a) alemaniar zinemagilea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kameralaria eta muntatzailea izan zen hasieran. 1957tik aurrera, film laburrak, dokumentalak, publizitate eta enpresetarako filmak eta telebistarako saioak egin zituen. Haietako batzuk ospe handia eman zioten Alemanian eta beste zenbait herrialdetan. 1962az gero, Alemaniar Zinema Berriko kideekin elkarlanean ari izan zen.

1967an, lehen film luzea egin zuen: Mahlzeiten. 1970etik aurrera, hiru film luze egin zituen, Alemaniako historian garrantzi berezia izan duten garaiak aztertzen zituztenak: Der Reise nach Wien (1973, "Vienara bidaldia"), Stunde null (1976) eta Der Schneider von Ulm (1978, "Ulmeko jostuna"). 1984an, bere maisulana aurkeztu zuen, Heimat ("Aberria"). Hunsrückeko herrixka baten ikuspegitik aztertu zuen 1919-1982 aldia, era errealistan, ia dokumental baten itxuran, eta arrakasta handia izan zuen. Hamabost ordu irauten du filmak, eta hasieran telebistan eta gero zinema-aretoetan eman zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edgar Reitz Aldatu lotura Wikidatan