Edgar Varèse
Edgar Varèse (Paris, Frantzia, 1883 - New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1965) musikagilea eta orkestra-zuzendaria uzan zen. Frantzian jaioa, bere karreraren zatirik handiena Ameriketako Estatu Batueta egin zuen.
Bizitza [aldatu]
Turinen, Parisko Schola Cantorumen (D'Indy eta Rousselekin) eta kontserbatorioan (Ch. Widorrekin) egin zituen ikasketak. 1908-1915. urteetan Berlinen bizi izan zen, eta zuzendari-lanetan aritu zen. Gero New Yorka aldatu zen. 1921. urtean International Composers Guild elkartea sortu zuen, musika berriaren inguruan antolatu zen lehen elkartea, eta 1927. urtean, beste batzuekin batera, Pan-American Association of Composers sortu zuen.
1953. urtean saio asko egin zituen hots bitxiak eta musika-tresnen konbinazioak erabiliz. Musika erromantikoa baztertu zuen, eta erritmoaren eta perkusioaren bidetik abiatuz, hots berriak aurkitzen saiatu zen. Lan nagusiak ditu: Amériques (1918-1922); Hyperprism (1923); Octandre (1923); Intégrales (1925), 9 haizezko musika tresnetarako eta perkusioko 17 tresnetarako; Ionisation (1931), 40 perkusiozko tresnetarako eta bi turutetarako; Déserts (1953-1954).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.