Ediacara aztarnategia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ediacararreko biota.

Ediacara aztarnategia Hego Australiako Flinders mendietan dagoen aztarnategi paleontologiko garrantzitsua da, Adelaide hiritik 650 kilometro iparradera dagoena. Kanbriaurreko azken garaiko biotaren berri ematen duten fosil ugari aurkitu dira bertan, eta garai geologiko horri izena eman dio, Ediacararri alegia (duela 635 eta 542 miloi urte artekoa).[1] Ediacaran bertan, duela 570 eta 542 milioi urte bitarteko estratuak aurkitu dira.[2]

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ediacara izena hasiera batean australiar aborigenen Idiyakra hitzetik etor zitekeela uste izan zen, "ur ertzeko eremua" esan nahi du[2]. Ikerketa berriek Yata Takarra esaldiaren moldaera izan daitekeela erakutsi dute, "zelai harritsua" esan nahi du[2], eta Ediacarako sinklinalaren barrenean dagoen dolomiazko lautadari egiten dio erreferentzia.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendean kobre eta zilar meategiak izan ziren bertan[3]. 1946 urtean Reg Sprigg geologoak fosil bereziak aurkitu zituen bertan[2], gaur egun Ediacararreko biota izenaz ezagutzen dena. Hasiera batean marmokak iruditu zitzaizkion, Medusinites izena eman zien, baina ondoren fauna anitza aurkitu zuen[2]. 2004an Zientzia Geologikoen Nazioarteko Elkarteak Ediacararra izendatu zuen eta bertako faunari Ediacararreko biota izena eman zion.

Garrantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ediacara aztarnategiak iraultza handia ekarri zuen paleontologiaren mundura, Kanbriar garaiaren aurretik animaliarik ez zela uste baitzen. Honek erakutsi zuen kanbriarreko leherketaren aurretik Ediacararreko leherketa izan zela.

Ediacarako biota Australiaz gain platenako beste eremu batzuetan ere aurkitu da, Namibian, Ternuan (Kanada) eta Errusian besteak beste.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fosilen argazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fosilen interpretazioa artistikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hickey, Georgina; Michael Lee. (2005). A New Age Begins. Nature Australia. 28 (5):, 9–10 or. ISBN 1324-2598..
  2. a b c d e «Australian Heritage Database» www.environment.gov.au (Noiz kontsultatua: 2019-03-18).
  3. «The South Australia Heritage Places database» web.archive.org 2016-02-15 (Noiz kontsultatua: 2019-03-18).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]