Edipo
Edipo (grezieraz: Oidipus) greziar mitologiako alegiazko pertsonaia, Laios eta Jokasta Tebasko errege-erreginen semea. Jaio zenean, aita hil eta amarekin ezkonduko zela iragarri zion orakulu batek. Gurasoek utzi egin zuten hil zedin, baina bizirik iraun zuen, eta berak jakin gabe, iragarritakoa bete zen. Elezahar hori hainbat tragedia ospetsuren iturburu izan zen.
Eskilok eskaini zion trilogiatik, Zazpiak Tebasen aurka baizik ez da geratu. Sofoklesek hiru obra bikain eskaini zizkion: Antigonê (K.a. 442. urte aldera, Antigona), Oidipus tyrannos (K.a. 430. urte aldera, Edipo errege) eta Oidipus epi Kolônô (K.a. 401. urte aldera, Edipo Kolonan). Euripidek (Phoinissai, Feniziarrak, K.a. 408. urte aldera) eta Senekak (Oedipus) ez zuten Sofoklesek elezahar horri eman zion indarra inola ere gainditu.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.