Edison Denisov

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Edison Denisov, 1975eko udan.

Edison Denisov (Siberia, Sobietar Batasuna, 1929 - Paris, Frantzia, 1996) sobietar musikagilea izan zen.

[aldatu] Biografia

Shostakovitxen esanetara ikasi zuen musika-kontserbatorioan. Konposizioa, orkestrazioa eta pianoa ikasi zuen, eta Moskuko Kontserbatorioan irakasle jardun zuen. Frantziako kulturarekin eta hizkuntzarekin harreman estua izan zuen, eta horren aztarnak ageri dira Denisoven lan askotan. Baudelaireren poemei, adibidez, jarri zien musika.

Hark ondutako lanen artean daude: Egunen aparra (1981, opera); Lau Neskak (1986, opera), Sinfonia orkestra nagusirako (1988). Errusiako erregimena aldatu zenean, erlijioan inspiratutako gaiekiko joera erakusten hasi zen: In Deo speravit cor meum (1984), Betiereko argia, abesbatza mistorako (1988), Testamentu berriaren hiru zati (1989) eta Jesu Kristo Gure Jaunaren Bizitza eta Heriotzaren Historia (1992, oratorioa).

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Edison Denisov


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak