Edmond Rostand

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 14:21, 25 urtarrila 2016
Edmond Rostand
Edmond Rostand
Datu pertsonalak
Izen osoa Edmond Eugène Alexis Rostand
Jaio 1868ko apirilaren 1a
Marseilla ( Frantzia)
Hil 1918ko abenduaren 2a (50 urte)
Paris ( Frantzia)

Edmond Eugène Alexis Rostand (Marseilla, 1868ko apirilaren 1aParis, 1918ko abenduaren 2a) frantziar poeta eta antzerkigilea izan zen. Neoerromantizismoaren jarraitzailea, bere lanik ezagunenak Cyrano de Bergerac, L'Aiglon eta Les Romanesques antzezlanak izan ziren.

Biografia

Rostandek 1890ean Rosemonde Etienette Gerard poeta ezkondu eta bi seme izan zituzten, Jean eta Maurice hain zuzen ere.

XX. mendearen hasieran, Kanbora joan zen bertan zuen pleuritis sendatzeko. Kanbon Arnaga etxea eraiki zuen, egun bere museoa dena. 1918an hil zen, Espainiako gripeak jota.

Lanak

  • Le Gant Rouge, 1888
  • Les Musardises, 1890
  • Les Deux Pierrots, Ou Le Souper Blanc, 1891
  • Les Romanesques, 1894
  • La Princesse Lointaine, 1895
  • La Samaritaine, 1897
  • Cyrano de Bergerac, 1897
  • L'Aiglon, 1900
  • Chantecler, 1910
  • La Derniere Nuit de Don Juan, 1921
  • Le Cantique de L'Aile, 1922
  • Le Vol de la Marseillaise, 1922


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edmond Rostand


Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.