Edom
Edom edo Idumea[1] (אֱדוֹם, hebreeraz Edom, hebreera tiberiarrez ʾĔḏôm), gorri hitzarentzako hitz biblikoa bezala ahoskatzen da, eta, ohi, Edomeko harea gorrixkako harriak izendatzeko erabiltzen da.
Edom, Bibliaren arabera, Esaurentzako izen alternatibo bat ere bada. Hasieraren liburuak "gorri" hitza, zenbait alditan erabiltzen du Esauri erreferentzia egiten dionean, honela, kolore gorria eta Esauren artean lotura bat sortuz, bere ilearen kolore gorriaren ondorioz. Esauren ondorengoak, Edomita deituak dira, eta, bizi izan ziren lekua, Edomeko lurraldea. Beranduago, erromatarrek, Edomitei, Idumear deitu zieten.
Ohi, Edomeko lurraldea, Aravah uaditik ekialdera dauden mendietan kokatzen da, Jordania eta Israelen arteko hegoaldeko mugan, Arabiar Penintsularen iparraldera hedatuz.
Duela gutxirarte, tokiko azterketetan oinarrituz, Edomeko erresuma, soilik K. a. VIII. mendetik aurrera existitu zela estimatu izan da, eta baliogabetzat jotzen ziren Itun Zaharrean agertzen ziren erresuma honi buruzko erreferentziak, baina, berriki eginiko azterketa batzuk, 2005ean Antiquity aldizkarian argitaratuak izan zirenak, toki horretan, Salomon erregearen garaian, kobrea lantzen zuen erresuma baten existentzia erakusten dute. Kobrearen esplotazioaren zantzuak aurkitu ziren K. a. XII. eta K. a. XI. mendeetan. Gotortutako eraikin garrantzitsuen eta eskala industrialean ekoiztutako metalen arrastoak ere aurkitu ziren, gutxienez ehun eraikin zituen hiri batean.