Edsger Dijkstra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Edsger Dijkstra
Edsger Dijkstra
Datu pertsonalak
Izen osoa Edsger Wybe Dijkstra
Jaio 1930ko Maiatzaren 11a
Herbehereak Rotterdam, Nuenen (Herbehereak)
Hil 2002ko abuztuaren 6a
Nuenen (Herbehereak)

Edsger Wybe Dijkstra (Rotterdam, Herbehereak, 1930eko maiatzaren 11 - Nuenen, Herbehereak, 2002ko abuztuaren 6a) informatikaria izan zen. Fisika Teorikoa ikasi zuen Leidengo unibertsitatean. 1980ko hamarkadaren hasieran ikertzaile lanean aritu zen Burroughs Corporation konpainiarako. Austingo unibertsitatean (Texas, AEB) Schlumberger Centennial Chair in Computer Sciences lanpostuan aritu zen, eta 2000. urtean erretiratu zen. 2002ko abuztuaren 6an hil zen, minbiziaren aurkako borroka luze baten ostean.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere aurrerapen informatikoen artean, bide motzenaren arazoaren konponbidea dago (baita ere Dijkstraren algoritmoa bezala ezagututakoa), alderantzizko notazio poloniarra eta erlazionatutako shunting yard algortimoa, THE multiprogramming system, bankariaren algoritmoa, eta prozesadoreak eta programak koordinatzeko asmatutako semaforoa. Dijkstrari zor zaion beste kontzeptu bat, banatutako informatikaren arloan, auto-orekarena da, sistemaren fidagarritasuna ziurtatzeko bide alternatibo bat. Dijsktraren algoritmoa lehenbizi bide motzenean erabilia da, (Open Shortest Path First enrutazio gidaren arabera). Baita ere, bere The Humble Programmer izeneko liburuan ateratako Software-ren krisia espresioa berari dagokio. Espresio hau askotan erabili izan zen OTAN-eko 1968-ko bileran. Turing saria irabazi zuen 1972-an.

Programazioko GOTO-ri buruz zuen iritziarengatik ezaguna zen, 1968. urtean Go to Statement Considered Harmful artikuluan atera zena. Dijkstra ALGOL-ren zale ezagun bat zen, eta hizkuntza horretarako lehen kompiladorea garatu zuen taldearen parte izan zen. Urte berdinean, estruktura hierarkikoa zuen lehenengo sistema operatzailea sortu zuen. THE (Technische Hogeschool, Eindhoven) izena jarri zitzazion, eta helburu didaktikoetarako erabili zen. 1970.urtetik aurrera, Dijkstraren interes nagusia baieztapen formala izan zen, eta hainbat inbestigazio egin zituen horren inguruan. Dijkstraren azken lanetako askok argudio matematikoak jariotasunez egiteari buruz hitz egiten dute.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edsger Dijkstra Aldatu lotura Wikidatan