Eduardo Falú
Wikipedia(e)tik
Eduardo Falú (El Galpón, Salta, Argentina, 1923) gitarrista eta musikagilea da. Siriar familia batean jaio zen. Txikitatik erakutsi zuen gitarra jotzeko zaletasuna, etxekoek lagunduta. 1945ean hasi zuen karrera, César Perdiguero poeta eta letra-idazlearen lankidetzarekin. 1948an, irratiari esker, haren lanaren berri izan zuen publiko zabalak. Lehenengo LPa, Falú en París, 1950ean grabatu zuen. Lan horrek Latin Amerikako, Europako eta mundu osoko ateak ireki zizkion. Ehunka kontzertu eman zituen Estatu Batuetan, Japonian, Frantzian, Ingalaterran eta Frantzian.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.