Eduardo Galeano

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eduardo Galeano
Eduardo Galeano
Eduardo Galeano 2008an
Datu pertsonalak
Izen osoa Eduardo Germán María Hughes Galeano
Jaio 1940ko irailaren 3a
Montevideo (Uruguai)
Hil 2015eko apirilaren 13a
Montevideo (Uruguai)
Bikotekidea(k) Helena Villagra

Eduardo Hughes Galeano (Montevideo, 1940ko irailaren 3a - Montevideo, 2015eko apirilaren 13a[1][2]) uruguaiar kazetari eta idazlea izan zen. Hainbat literatura genero nahasi zituen, hala nola, dokumentala, fikzioa, kazetaritza, analisi politikoa eta historia. Hala ere, egileak berak historialaria izatea ukatu zuen: «oroitzearekin obsesionatutako idazlea naiz, gauza guztien gainetik Amerikaren iragana oroitzearekin, eta horren gainetik Latinoamerikarena, amnesiara kondenatutako lurra.». Haren liburuak hizkuntza askotara itzuliak izan dira.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazetari gisa lan egin zuen oso gaztetatik, 14 urte zituenez geroztik. Lehenengo lanak El Sol astekari sozialistan eman zituen argitara: marrazkiak eta karikatura politikoak kaleratu zituen, Gius izengoitiaz sinatuak. Montevideoko Marcha astekariko erredakzio burua izan zen 1961 eta 1964 urteen artean, eta Época egunkariaren zuzendari ondoren, 1966. urtea arte. 1964tik 1973ra Uruguaiko Unibertsitateko argitalpenen zuzendari izan zen, baina urte hartan Argentinara erbesteratu zen, Juan María Bordaberry lehendakariak militarrei zenbait eskumen eman zizkielarik. Argentinan Crisis aldizkaria sortu eta zuzendu zuen. 1976. urtean, ordea, Argentinatik ihes egin behar izan zuen eta Espainiara erbesteratu zen. Azkenik Uruguaira itzuli zen, 1985ean, hauteskunde demokratikoak egin zirenean.

Idazgintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galeanoren literatura Latinoamerikako egoera politikoak eta errealitateak markatua da erabat. Bere lan nagusien artean azpimarratzekoak dira Los días siguientes (1963, «Ondorengo egunak»), Las venas abiertas de América Latina (1971, «Latinoamerikaren zain irekiak»), Días y noches de amor y de guerra (1978, «Maitasun eta gerrako egunak eta gauak») eta Memorias del fuego (1982, «Suaren memoriak»). Memorias del fuego trilogia osatzen duten obrak dira Los nacimientos («Jaiotzak»), Las caras y las máscaras («Aurpegiak eta mozorroak») eta El siglo del viento («Haizearen mendea»), eta Amerikaren historiaren, poesiaren eta ipuin fantastikoaren sintesia erakusten dute, egileak berak dioen bezala.

1999. urtean Patas arriba. La escuela del mundo al revés («Hankaz gora. Mundu irauliaren eskola») argitaratu zuen; munduko ekonomiaren egoera larriaren azterketa egiten du lan horretan, eta Hegoaldearen ikuspegitik mintzo da, Iparraldearen jarrera salatuz.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Los días siguientes (1963)
  • China (1964)
  • Guatemala (1967)
  • Reportajes (1967)
  • Los fantasmas del día del léon y otros relatos (1967)
  • Su majestad el fútbol (1968)
  • Las venas abiertas de América Latina (1971)
  • Siete imágenes de Bolivia (1971)
  • Violencía y enajenación (1971)
  • Crónicas latinoamericanas (1972)
  • Vagamundo (1973)
  • La cancion de nosotros (1975)
  • Conversaciones con Raimón (1977)
  • Días y noches de amor y de guerra (1978)
  • La piedra arde (1980)
  • Voces de nuestro tiempo (1981)
  • Memoria del fuego (1982-1986)
  • Aventuras de los jóvenes dioses (1984)
  • Ventana sobre Sandino (1985)
  • Contraseña (1985)
  • El descubrimiento de América que todavía no fue y otros escritos (1986)
  • El tigre azul y otros artículos (1988)
  • Entrevistas y artículos (1962-1987) (1988)
  • El libro de los abrazos (1989)
  • Nosotros decimos no (1989)
  • América Latina para entenderte mejor (1990)
  • Palabras: antología personal (1990)
  • Ser como ellos y otros artículos (1992)
  • Amares (1993)
  • Las palabas andantes (1993)
  • úselo y tírelo (1994)
  • El fútbol a sol y sombra (1995)
  • Bocas del Tiempo (2004)
  • El Viaje (2006)
  • Carta al señor futuro (2007)
  • Patas arriba/ la escuela del mundo al revés (2008)
  • Espejos (2008)
  • Los hijos de los días (2011)
  • Selva Vida (2014)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eduardo Galeano Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Eduardo Galeano