Eduardo Printzearen Uhartea
|
Eduardo Printzearen Uhartea |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Goiburua: Parva Sub Ingenti (Handiak txikia babestu) |
|||
| Hiriburua Hiri handiena |
Charlottetown Charlottetown |
||
| Hizkuntza ofiziala(k) | Ingelesa | ||
| Biztanleria | 138.519 (2006) |
||
| Dentsitatea | 24.44 bizt / km² | ||
| Azalera | 5.660 km² | ||
| Posta laburdura | PE | ||
| Posta kode aurrizkia | CA-PE | ||
| Ordu eremua | UTC -4 | ||
| Internet domeinua | .pe.ca | ||
Eduardo Printzearen Uhartea[1] (mikmakeraz Epekwitk,[2] ingelesez Prince Edward Island, frantsesez Île-du-Prince-Édouard, Kanadako gaeleraz Eilean a' Phrionnsa edo Eilean Eòin) Kanadako hamar probintzietako bat da, izen bereko uharteak eta beste uharte batzuek eratua. Eskozia Berriaren iparraldean eta Brunswick Berriaren ekialdean dago, Ozeano Atlantikoaren itsasbazterrean. Hiriburua eta hiri nagusia Charlottetown da (30.000 biztanle inguru).
Eduki-taula |
Demografia [aldatu]
Etnizitatea [aldatu]
Jatorriko biztanleak míkmaq etniakoak dira; Kanadako 2006ko zentsuaren arabera, ordea, gaur egungo biztanleen % 2,74 besterik ez dira jatorri etniko horretakoak. Biztanle gehienek, % 40,45ek, eskoziar jatorri etnikoa dute; % 32,33k, ingeles jatorri etnikoa; % 29,19k, irlandar jatorria; % 23k, frantses jatorria; eta abar (kontuan izan behar da jatorri etniko bat baino gehiago aipatu zutela erantzuleen % 53,94k).[3]
% 18,77 uhartetarrek beren jatorri etniko bakarra kanadarra dela erantzun zuten. Hainbat erantzun eman zutenak ere aintzat hartuta, % 39,01k diote kanadar jatorri etnikoa dutela.[3]
Galestar arbasoak dituztenak % 1,68 baizik ez diren arren,[3] badituzte The Prince Edward Island Welsh Society izeneko elkartea eta webgunea (ikus, orri honen behealdean, «Kanpo loturak» atala).
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Euskaltzaindia (2012-05-25), 170. araua: Amerikako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0170.pdf Kanadako probintzia bat da. Horregatik, Uharte hitza letra larriz hasita idazten da. Toponimo geografiko hutsa adierazteko, uhartea idatz daiteke, letra xehez.
- ↑ Eduardo Printzearen Uharteko Gobernua: «Island information: quick facts», Eduardo Printzearen Uharteko Gobernuaren webgunea. 2010-10-25ean eskuratua.
- ↑ a b c Kanadako Estatistika Erakundea (2006): «Population by selected ethnic origins, by province and territory (2006 Census) (Prince Edward Island)», 2009-07-28. 2010-10-25ean eskuratua.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Uharteko Gobernuaren webgunea
- (Ingelesez) The Prince Edward Island Welsh Society elkartearen webgunea
|
||||||||