Eduardo Puelles

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eduardo Puelles
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEduardo Antonio Puelles García
JaiotzaBarakaldo1960ko urtarrilaren 8a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaArrigorriaga2009ko ekainaren 19a (49 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: Murder of Eduardo Puelles (en) Itzuli
HiltzaileaEuskadi Ta Askatasuna
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolizia eta Policia national (en) Itzuli
Jasotako sariak

Eduardo Antonio García Puelles (Barakaldo, 1960ko urtarrilaren 8a - Arrigorriaga, 2009ko ekainaren 19a), Espainiako Polizia Nazionaleko inspektore burua izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barakaldon jaioa, Arrigorriagako Ollargan auzoan bizi izan zen betidanik. 1982an sartu zen polizian, 1993an inspektore bihurtu zen eta 2002an informazioko inspektore buru. Terrorismoari, kale borroka eta ETAri buruzko ikerketak burutu zituen. Bilboko Indautxu auzoan dagoen San Mames Zumarkaleko komisarian egiten zuen lan.

Puellesek zuzendu zuen azken polizia operazioa Bizkaiko Lea-Artibai eskualdean burutu zen,[1] bertako hainbat gazte atxilotu zituztenean Segiko kideak izatearen akusaziopean. Gazteak bost egunez inkomunikatuta izan zituzten eta tratu txarrak salatu zituzten.[2]

2009ko ekainaren 21an, goizeko bederatziak inguruan lanera zihoala, ETAk jarritako lapa-bonba batek, lehertu eta bertan hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.