Eduardo Souto de Moura
Eduardo Elísio Machado Souto de Moura (Oporto, 1952) portugaldar arkitektoa da. Jaioterrian bertan egin zituen ikasketak. Ikasketak egin bitartean Álvaro Siza arkitektoaren estudioan laguntzaile izan zen, 1974-1979 bitartean. Lehenengo lanak zenbait eraikuntzaren zaharberritzeak izan ziren, eta Bragako Udal Azoka (1980) eraikitzea. Bere lehenengo obra horietan Mies van der Roheren eragina nabari da, Portugalgo tradizioari buruzko errespetu bereziaz gainera. 1980an Egenheiro Antonio de Almeida Fundazioaren lehen saria irabazi zuen, eta 1981ean Kulturako Estatu Idazkaritzaren kulturgunerako arkitektura lehiaketa irabazi zuen. Proiektu horretan material eta kolore mota asko eta asko erabili zituen, elementu hausle gisa, barne espazioen autonomia gordez. Urte horretan bertan eskolak ematen hasi zen Oportoko Unibertsitateko arkitektura-fakultatean, 1990. urtea arte. Bere hurrengo lanetan abstrakzioaren indarra gailenduz joan zen, Mies van der Rohe eta Aldo Rossiren eragina ahuldu ahala. Lanik aipagarrienak: Hortzetako klinika Oporton (1981); Etxebizitza 1 (1982) eta Etxebizitza 2 (1983) Nevogilden, Oporto; Etxebizitza Fozen (1983), Oporto; Etxebizitza Quinta do Lagon (1984), Algarven; Rua da Vilarinhako eranskinak (1986); Etxebizitza Foz-Velhan (1986), Oporto; Etxebizitza Alcanenan (1992), Torres Novas; Etxebizitza Miramarren (1987), Gaian; Oportoko metroa (Casa do Música geltokia) (1997 – 2004); Bragako udal-estadioa (2000 – 2003); Cortriqueko errausketa-labea (2010-2011).
Arkitektoak Pritzker Saria irabazi du, arkitekturako Nobel Sari gisa jotzen dena.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Pritzker Saria irabazi dutenak | ||
|---|---|---|
|
1979: Johnson 80: Barragán 81: Stirling 82: Roche 83: Pei 84: Meier 85: Hollein 86: Böhm 87: Tange 88: Bunshaft and Niemeyer 89: Gehry 90: Rossi 91: Venturi 92: Siza 93: Maki 94: Portzamparc 95: Ando 96: Moneo 97: Fehn 98: Piano 99: Foster 2000: Koolhaas 01: Herzog eta de Meuron 02: Murcutt 03: Utzon 04: Hadid 05: Mayne 06: Mendes da Rocha 07: Rogers 08: Nouvel 09: Zumthor 10: Sejima eta Nishizawa 11: Souto de Moura 12: Wang Shu 13: Toyo Ito |
||