Eduardo VII.a Erresuma Batukoa
Wikipedia(e)tik
| Eduardo VII.a Erresuma Batukoa | |
|
|
|
|---|---|
| 1901ko urtarrilaren 22a – 1910eko maiatzaren 6a | |
| Aurrekoa | Viktoria Erresuma Batukoa |
| Ondorengoa | Jurgi V.a Erresuma Batukoa |
|
|
|
| Jaiotza | 1841eko azaroaren 9a Buckingham jauregia, London |
| Heriotza | 1910ko maiatzaren 6a (68 urte) Saint George kapera, Windsor gaztelua |
| Ezkontidea | Alexandra Danimarkakoa |
| Senideak | Saxonia-Coburgo-Gothako Alberto printzea (aita) Viktoria Erresuma Batukoa (ama) |
| Sinadura | |
Eduardo VII.a Erresuma Batukoa (ingelesez Edward VII of the United Kingdom) Britainia Handiko Erresuma Batuko eta Britainiar Jabegoetako erregea, Indiako enperadorea izan zen. Viktoria erreginaren seme zaharrena zen, bere erregealdia 1901eko urtarrilaren 22tik 1910ko maiatzaren 6ra arte luzatu zen.
Tronura igo aurretik, Eduardo Galesko printze gisa 59 urte luzez egon zen eta britaniar nahiz ingeles historian zehar tronurako ondorengo postuan denbora gehien egon den pertsona izan da. Errusia bisitatu zuen lehenbiziko monarka britainiarra izan zen (1907). Eduardo VII.ak britainiar itsas gudarostearen modernizazioan berebiziko garrantzia izan zuen, bai eta Boerr Gerren osteko osasun zerbitzu militarren berrikuntzan ere.