Edukiak kudeatzeko sistema

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Edukiak kudeatzeko sistema bat (ingelesez, Content Management System edo CMS) dokumentuak eta bestelako edukiak antolatu eta kudeatzeko softwarea da. Edukiak kudeatzeko sistema bat web aplikazio bat izaten da askotan, webguneak eta web edukiak kudeatzeko balio duena. Hala eta guztiz ere, sistema batzuek software bereziak behar izaten dituzte artikuluak sortu eta aldatu ahal izateko. Gaur egun sistema asko daude arlo honetan, bai kode irekikoak eta baita software jabeduna ere.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Hasieran, Content Management System (euskaraz, Edukiak Kudeatzeko Sistema edo EKS) terminoa web orrialdeen publikaziorako erabilia izan zen. Lehenengo EKS-ak interneten gauza asko publikatzen zituzten enpresek garatu zituzten. 1995ean, CNET albiste teknologikoen guneak dokumentuak kudeatzeko sistema garatu zuen eta Vignette izeneko konpainia sortu zuen. Honek EKS komertzialentzako merkatua zabaldu zuen. Merkatua aldatuz joan den heinean, EKS bezala markatutako proiektuak zabaltzen joan dira eta terminoaren esanahia zatitu dute. Wikiek eta groupware sistemak ere EKS bezala onartzen dira.

[aldatu] Definizioa

Edukiak Kudeatzeko Sistema terminoaren definizioa, Marketing-eko logikaren ikuspuntutik, oso interesgarria da, izan ere, kudeaketaren arduraduna sistema bera izatea (eta ez gizakia) iradokitzen du. Definizio egokiagoa "Edukien Kudeaketarako Sistema Euskarria" izango litzateke, azken finean komunikazio estrategiak baitira edukien kudeaketa modu egokian egiten dutenak; sistema informatikoek gehienez sarean publikatzeko tresnak eskeintzen dituzte, edo edukien kudeaketari dagokionez, erabakiak hartzeko euskarri zerbitzua eskeini.

Bestalde, EKS definizio akronimoa, orokorrean publikazio sistemak aipatzeko erabiltzen da. Are gehiago, bezeroek euskarriaren funtzionalidadeak gutxiesten dituzte, publikazio denboren optimizaziorako funtzionalidadeak kontutan hartzen baitituzte. Enpresentzat, gaitasun hau arriskutsua da, horrelako sistema baten erosketan dirua inbertitu ondoren, publikatutako eta erabilgarri dauden edukien antolaketa argi bat izan gabe jarraitzen baitute. Edukien kudeaketan espezialiaturiko kontsultore baten iritzia baliagarria izan daiteke kasu hauetan. Enpresak alferrikako gastuak ekidin eta komunikazioa zuzenagoa izatea lortu dezake. Gainera, merkatuan mila EKS daudenez, komertzialak edo Open Source, kontsultore batek sistema hoberenaren implementazioan lagundu lezake.

[aldatu] Funtzionamendua

Askotan edukiak kudeatzeko sistema, gure web orria dugun zerbitzarian kokaturik egon ohi da. EKS batera atzipena, maila ezberdinetan egin daiteke: erabiltzailearen araberakoa da (adibidez administratzaile, idazle edo argitalpen-teknikaria izan zaitezke). Edukiak desberdin erabili ahal izango dira ditugun baimenen arabera. EKS-rako sarrera normalean interneteko nabigatzaile bidez izanen da, nahiz eta, askotan FTP bidez edukiak igo beharko ditugun: hala nola, bideoak edo argazkiak.

Edukiaren sortzaileek, sistema osatuko duten dokumentuak sortuko dituzte. Argitalpen-teknikariek, dokumentu hauek aipatu, onartu edo baztertuko dituzte. Editoreen burua gure web orrian eduki hori argitaratzeaz arduratuko da. Kasu askotan hiru rolak pertsona berak bete ditzazke. EKS-ak laguntzak eskeintzen dizkigu aipaturiko ekintzak gauzatzeko. Dena interfaze grafiko batean botoien bidez kontrolatuko da, honen erabilera erraztu ahal izateko.

[aldatu] Edukiak kudeatzeko sistema (EKS) mota ezberdinak

EKS desberdin asko daude. Kudeatzen uzten diguten lekuaren arabera multzokatu ditzakegu. Hona hemen adibide batzuek:

Adibideak: Joomla ,Zope , OpenCMS, Typo3, Apache lenya

  • Foroak: Eztabaidetarako tokiak dira. Eztabaida jarraian egiten da, norbaitek bere iritzia eman eta bertze edonork erantzun diezaioke. Gaika zerrendatuak egoten dira eztabaidak. Foroak sortzeko herramintak:

Adibideak: phpBB,MyBB

  • Blogak: Berri edo artikuluen publikaziorako erabiltzen dira, denboran ordenatuak daude. Lekua dago eztabaidarako eta jendeak bere iritzia eman dezan.

Adibideak: Wordpress.

  • Wikiak: Artikuluz osatutako web orria. Edonork hartu dezake parte informazioa gehituz edo artikulua eraldatuz, honen bidez, informazioak eboluzioa jasaten du gero eta osatuagoa bihurtuz. Eztabaidarako lekua dago.

Adibideak: MediaWiki, Tikiwiki

  • eCommerce: sare bidezko merkataritzarako web gunea.
  • Portala: Funtzio ezberdinez osaturiko webgunera sarrera eskeintzen du. Hainbat zerbitzu eta baliabideren atzipenerako sarrera puntua da. Talde edo elkarte baten beharrei aurre egiteko erabili ohi dira, hauen informaziora sarrera bidea izanik.

Adibideak: PHPNuke, Postnuke, drupal, Plone..

  • Galeria: Irudiz edo audio artxiboz osatutako web orria sortu eta kudeatzea ahal bidetzen du.

Adibidea: Gallery

  • e-Learning: Ezagutzak irakasteko balio du. Erabiltzaileak aldi berean bi rol izan ahal dituzte, irakasle eta ikaslearenak hain zuzen ere. Irakasle batek bere ikasgaieko materialak sarean jarriko ditu. Aldi berean, ikasleak bere lanak argitaratu ahalko ditu irakasleak zuzendu ditzan.

Adibideak: Moodle

Adibideak: ePrints

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak