Edurne
Wikipedia(e)tik
Edurne euskarazko emakume izena da. Gaztelaniazko Nieves izenarentzako euskal baliokide bezala proposatu zuten Sabin Arana eta Koldo Elizaldek. Bizkaieraz elurra adierazteko erabiltzen den edur hitza, eta Sabino Aranak emakume izenak sortzeko erabilitako -ne atzizkia ditu osagai.