Edvard Kardelj

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Edvard Kardelj (Ljubljana, 1910eko urtarrilaren 27an - ibidem, 1979ko otsailaren 10an) esloveniar politiko eta publizista komunista izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kardelj Ljubljanan jaio zen (orduan Austria-Hungariako Inperioaren barnean zegoen. 1926. urtean 16 urte zituenean Jugoslaviako Alderdi Komunistaren gazteriaren erakundearen (SKOJ) kidea egin zen eta 1928an Jugoslaviako Alderdi Komunistarena (KPJ).

1941. urtean Alemaniak Jugoslavia okupatu zuenean, Kardeljek Esloveniako nazi eta faxisten aurkako erresistentzia eratu zuen. Bigarren Mundu Gerran Esloveniako erresistentzia mugimendua Josip Broz Titoren Jugoslaviako partisanoekin bat egin zuen.

Gerra bukatzerakoan Kardeljek Josip Broz Titoren erregimen komunistaren ideologo nagusia izan zen. 1948. urtean Jugoslaviak Stalin bideratutako mugimendu komunistatik aldentzearen aldekoa izan zen. Ordutik aurrera Jugoslaviako komunismoaren eredu bereziaren ideologoa bilakatu zen.

Razvoj slovenskega narodnega vprašanja (Esloveniar Nazio Gaiaren Garapena) (1939) liburua bere lan eragingarriena izan zen. 1948tik 1953era Jugoslaviako Atzerri Arazoetako ministroa izan zen. 1963tik 1967era Jugoslaviako Parlamentu Federaleko presidentearen bulegoa gidatu zuen.

Ljubljanako Ekonomia Fakultatearen politika-ekonomiko marxistaren irakaslea izan zen eta Ljubljanako Unibertsitatea 1979tik 1990era Ljubljanako Edvard Kardlj Unibertsitatea izendatua izan zen. Esloveniako Zientzien eta Arte Akademiaren kidea zen eta Jugoslaviako Heroi Nazionala izendatua izan zen.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Put nove Jugoslavije (Belgrad, 1960)
  • O osnovama društvenog i političkog uređenja (Zagreb, 1970)
  • Problemi naše socijalističke izgradnje (Belgrad, 1972)
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edvard Kardelj Aldatu lotura Wikidatan