Edward (aintzira)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Edward lakua
Lake Edward (en)
Wfm lake edward lake george.jpg

Edward lakua satelitezko fotografian.

[[Irudi:|200px]]
Kokalekua Uganda
KED
Garaiera 912 m
Eremua 2.325 km²
Zabalera 40 km
Luzera 77 km
Bataz besteko sakonera 17 m
Gehienezko sakonera 112 m
Betebidea Nyamugasani ibaia
Ishasha ibaia
Rutshuru ibaia
Rwindi ibaia
Hustubidea Semliki ibaia
Kazinga ubidea


Edward lakua Afrikako Laku Handienen artean txikiena da. Rift haraneko mendebaldean kokatuta dago, Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Ugandako mugen artean, bere iparraldeko muturra ekuatoreko zenbait kilometrora hegoalderantz. Henry Morton Stanley esploratzaileak izena jarri zion Albert Edward, Galesko Printzearen omenez.

[aldatu] Historia

Stanleyk lehendabizikoz 1875an ikusi zuen lakua, baina Albert lakuaren zati bat zelakoan, Batritzeko golkoa izena jarri zion. Bere bigarren bidaian, 1888 eta 1889an, bi laku ezberdinak zirela konturatu zen eta gaur egungo izena jarri zion.

1970ko eta 1980ko hamarkadetan, Ugandak eta Zairek (orduko Kongoko Errepublika Demokratikoa) lakuari Idi Amin lakua edo Idi Amin Dada lakua (Idi Amin Ugandako diktadorearen omenez) berrizendatu zioten. 1979an diktadorea bota zutenean, lehengo izena berreskuratu zuten.

[aldatu] Geografia

Edward lakua 920 metrotara dago, 77 kilometroko luzera du eta 40 kilometroko zabalera, hau da 2,325 km² area (Afrikako hamabosgarrena).

Bere iturri nagusiak Nyamugasani ibaia, Ishasha ibaia, Rutshuru ibaia eta Rwindi ibaia dira. Hustubidea iparraldeko muturrean dagoen Semliki ibaia da, Albert lakura joaten dena. Ipar-ekialdena dagoen George lakua ere Edward lakuaren iturria da Kazinga ubidearen bidez.


[aldatu] Ikus, gainera

Afrikako Laku Handiak

0°20′S 29°36′E / 0.333°S 29.6°E / -0.333; 29.6

Afrikako Aintzira Handiak
Afrikako Aintzira Handien mapa

Afrikako Aintzira Handiak
Aintzirak:
A – Albert • E – Edward • K – Kivu • T – Tanganyika • Y – Kyoga • V – Victoria • M – Nyassa
Eskualdeko estatuak:
UG – Uganda • KE – Kenya • CD – Kongoko Errepublika Demokratikoa • RW – Ruanda • BI – Burundi • TZ – Tanzania • ZM – Zambia • MW – Malawi • MZ – Mozambike
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak