Edward Evan Evans-Pritchard
Wikipedia(e)tik
Edward Evan Evans-Pritchard antropologo eta etnologo ingelesa (Crowborough, Sussex, 1903 - Oxford, 1973). Malinowski eta Radcliffe-Brownen ikaslea izan zen, eta Kairo, Oxford eta Cambridge hirietako unibertsitateetan irakatsi zuen. Hainbat bidaldi egin zuen Afrikan barrena. Obra nagusiak hauek dira: Nuerrak (1940), Zirenaikako sanusiak (1949), Antropologia soziala (1951), Emakumearen parte-hartzea antzinateko gizartean (1965) eta Azandeak (1971).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.