Edward Gierek
Wikipedia(e)tik
Edward Gierek (Porabka, 1913ko urtarrilaren 6a - Cieszyn, 2001eko uztailaren 29a) poloniar politikari komunista izan zen.
Meatzari izan zen Frantzian. Frantziako alderdi komunistan sartu zen (1931), baina greba baten ondorioz Poloniara bidali zuten 1934an, eta 1937an Belgikara joan zen. 1948an Poloniara itzuli eta Katowiceko alderdi komunistako idazkari hautatu zuten. Batzorde zentraleko kide izendatu zuten 1954an eta, ondoren, bulego politikokoa 1956an. 1970ean, Wladyslaw Gomulkaren ondoren, Poloniako alderdi komunistako buru eta gobernuburu bihurtu zen. 1980ko irailaren 5era arte jarraitu zuen agintean.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.