Edward John Eyre
Wikipedia(e)tik
Edward John Eyre (Whipsnade, Bedfordshire, Erresuma Batua, 1815eko abuztuaren 5a - Devonshire, Erresuma Batua, 1901eko azaroaren 30a) Ingalaterrako esploratzailea eta Britaini Handiaren kolonietako administratzailea izan zen. Australiako hegoaldea zeharkatu zuen, eta 1840. urtean bere izena daraman aintzira gazia aurkitu zuen. Jamaikako gobernadore zela, oso gogor zapaldu zuen langile beltzen matxinada, eta, horren ondorioz, kargua utzi behar izan zuen.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.