Edward Ruscha

Wikipedia, Entziklopedia askea
Edward Ruscha
Bizitza
JaiotzaOmaha1937ko abenduaren 16a (86 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaCalifornia Institute of the Arts (en) Itzuli
Northwest Classen High School (en) Itzuli
Chouinard Art Institute (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, argazkilaria, film-zuzendaria, diseinatzailea, artista grafikoa, grabatzailea, zinemagilea, eskultorea, arkitektura proiektuen marrazkilaria, installation artist (en) Itzuli, marrazkilaria, diseinatzaile grafikoa eta artista bisuala
Lantokia(k)Erresuma Batua
Culver City (Kalifornia) eta Los Angeles
Enplegatzailea(k)Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Royal Academy of Arts
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
MugimenduaPop Artea
Arte kontzeptuala
Genero artistikoaArte figuratiboa
Arte kontzeptuala

edruscha.com
IMDB: nm2187921 Allocine: 451979 Allmovie: p62140
Musicbrainz: 6bd5acf5-7010-4c93-b16c-6d122ac85f02 Discogs: 529632 Edit the value on Wikidata

Edward Ruscha (Omaha, Nebraska, Ameriketako Estatu Batuak, 1937ko abenduaren 16a) artista da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Omahan jaioa, 1956an Los Angelesa aldatu zen, eta Chouinard Art Instituten hasi zen ikasketak egiten. Garai hartan hasi zen espresionismo abstraktuaren hizkera ikertzen, Franz Klineren eta De Kooningen bidetik. 1960ko hamarraldian Europan zehar bidaiatu zen, eta bidaia horren emaitza da hitzez eta hiriko paisaiez osaturiko koadro txikien saila. Los Angelesa itzuli ondoren autoaren eta zinemaren kultura, hiriaren ezaugarriak, hartu zituen bere koadroetarako gai nagusitzat. Bere lanetan argazkiak eta filmen eszenak erabiltzen ditu, eta orobat lantzen du trompe-l'oeil teknika. 1965ean Hollywoodera aldatu zen, eta han osatu zuen bere koadro sail ospetsuena, Hollywood (1968).

Oro har, fotorrealismoarekin loturiko artista dela esan daiteke; batzuetan gai organikoak erabiltzen ditu, ohiko pigmentuen ordez, eta zeta gainean margotu ohi du sarritan. 1970az gero aipagarriak ditu basamortuko bere etxean margoturiko oihal erraldoi horizontalak, zeinetan ostertzaren lerroak zeru ekaiztsupean agertzen baitira, eta beste maila bateko esanahia adierazten duten hitzak. Bere erakusketen artean aipagarriak dira, besteak beste, Sao Paulo eta Parisko biurtekoak (1967), eta atzera begirako erakusketak Amerikan (1982-1983) eta Europan (1989-1990). 2006an, Susan Gershekin eta David Johnsonekin batera, Los Angeleseko MoCAko (Museum of Contemporary Arteko) administratzaile izendatua izan zen. Museoko 8 erakusketetan parte hartu zuen, eta bere 33 lan museoko bilduma iraunkorrean daude.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]