Edward Scissorhands
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izenburua | Edward Scissorhands | |
| Urtea | 1990 | |
| Estreinaldia | 1990ko abenduaren 7a | |
| Generoa | ||
| Herrialdea | ||
| Iraupena | 105 min. | |
| Aurrekontua | 20 milioi $ inguru | |
| Banatzailea | 20th Century Fox | |
| Zuzendaria | ||
| Tim Burton | ||
| Ekoizleak | ||
| Tim Burton, Denise Di Novi | ||
| Gidoilariak | ||
| Tim Burton, Caroline Thompson | ||
| Aktoreak | ||
| Johnny Depp, Winona Ryder, Dianne Wiest, Anthony Michael Hall, Kathy Baker, Alan Arkin, Vincent Price | ||
| Musikagileak | ||
| Danny Elfman | ||
Edward Scissorhands 1990ean Tim Burtonek zuzendu zuen film estatubatuar bat da.
Argudioa [aldatu]
Neskatxa bat amonarekin hitz egiten ari da eta hau leihotik begira dago. Elurra ari du eta neskak zergatik egiten ote duen elurra galdetzen dio amonari eta... horrela hasten da filma.
Peg kosmmetiko saltzailea etxalde handi batean sartzen da edertasunerako gaiak saltzeko asmoz. Hantxe egingo du Edwardekin topo, robot batetik sortutako izate bat; sortzailea Edward bukatzear zegoela hil zen eta honek oraindik guraizak daramatza eskuen ordez.
Edwarden zintzotasunak Peg unkitu egiten du eta etxera eramango du. Etxekoek ondo hartzen dute bisitaria eta bizilagunek ere Edward apreziatzen dute. Baina Kimen etorrerak arazoak ekarriko ditu, Pegen alaba zaharrena ez baita Edwarden presentziara ohitzen. Senargaia du, Jim, eta neskatxa ez da Edwardek maite duenaz ohartzen.
Bizilagunak maliziarik gabeko mutilaz aprobetxatzeko saiakerak egiten dituzte eta Jim ez da gutxiago izango. Edwarden eskuak erabili nahi ditu bere etxean lapurreta egiteko. Polizia etortzen denean, Edward gaizki geratzen da denean aurrean eta Kim bakarrik izango da bere ondoan. Une horretan ohartuko da neskatxa Edwardenganako duen amodioaz.
Eguberritan, Edward berriro dago bakarrik denek baitiote beldur. Familia etxea adornatzen ari den bitartean, Edwardek izotzezko aingeru bat egingo du bere goraizekin. Kim dantzan ari da zoriontsu. Jimen deiak Edward distraitu eta ebaki bat egiten dio nahi gabe Kimi. Jimek errua botatzen dio, baina Kim Edwarden alde ateratzen da. Gauzak okertzen doaz hortik aurrera eta Edward ihesi joan beharrean gertatzen da.
Azkenean, Kimek Edward hil egin dela esaten dio herriari eta bakoitza bere etxera joaten da.
Amona Kim da eta Edward bizirik dagoelako ari duela elurra esaten dio ilobari.
Aktoreak [aldatu]
- Johnny Depp -Edward: protagonista. Gazte bakarti eta ume samarra. Goraizak ditu eskuen ordez. Peg Boggs kosmetiko saltzaileak adoptatzen du eta bere etxe bakartitik atera eta txaletez betetako auzo batera eramaten du.
- Winona Ryder -Kim Boggs: neskatxa polita, Edwardekin maitaminduko dena.
- Dianne Wiest -Peg Boggs: Kosmetiko saltzailea. Ama balitz bezala tratatzen du Edward.
- Alan Arkin -Bill Boggs: Pegen senarra eta Kim eta Kevinen aita.
- Anthony Michael Hall -Jim: Kimen senargaia.
- Vincent Price -Asmatzailea eta Edwarden sortzailea: Edward bukatu gabe hil zen.
- Robert Oliveri -Kevin Boggs: Kimen anaia eta Edwarden lagun izango dena.
- Kathy Baker -Joyce: Pegen laguna eta bizilaguna. Edward seduzitzen saiatuko da.
- O-Lan Jones -Esmeralda: Bizilagun fanatiko bat.
