Edward Seaga
Edward Philip George Seaga (Boston, Massachusetts, AEB, 1930 -) jamaikar politikari eta ekonomista da, jatorriz estatubatuarra. 1962an, Estatu Batuetako hiritartasuna alde batera utzi, eta Jamaikako hiritar egin zen.
[aldatu] Biografia
Kingstongo Wolmers Boys Schoolen, lehenik, eta Harvardeko Unibertsitatean, ondoren, egin zituen ikasketak. Geroago, haurren bilakaerari eta espirituen gurtzari buruzko zenbait ikerketa egin zituen Ekonomia eta Gizarte Ikerketen Institutuan. 1962an, Jamaikak burujabetasuna eskuratu zuen urtean, Jamaikako Alderdi Laboristako idazkari izendatu zuten, eta alderdi hartako buruzagia izan da 1974az gero. 1962an, halaber, legebiltzarkide hautatu zuten, eta Bilakaera eta Gizarte Ongizateko ministroa (1962-1967) eta Finantza eta Plangintzako ministroa izan zen (1967-1972), harik eta 1980an Jamaikako lehen ministro aukeratu zuten arte. 1983an, hauteskundeak aurreratu zituen, eta garaipena lortu zuen. 1988an, berriz, atzeratu egin zituen hauteskundeak, haizete baten eraginez, eta, hurrengo urtean, Herriaren Alderdi Nazionalaren hautagai eta oposizioaren buru Manleyk lortu zuen garaipena. Seagak lehendakaritza galdu zuen, hortaz, baina diputatu-kargua eskuratu zuen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.