Edward Victor Appleton

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Edward Victor Appleton.

Edward Victor Appleton (Bradford, Ingalaterra, 1892ko irailaren 6a - Edimburgo, Eskozia, 1965eko apirilaren 21a) Britainia Handiko fisikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Langile-familia batean jaio zen. Cambridge hiriko St. Jonh´s Collegen egin zituen goi-mailako ikasketak, eta Cavendish laborategian sartu zen 1920an lanera, Lord Rutheforden laguntzaile. Uhin elektromagnetikoei buruzko azterketak egin zituen, eta ikerketa horien ondorioz katedra bat lortu zuen Londresko Unibertsitatean. Ionosferaren garaiera zehazten ahalegindu zen, eta horren geruzetara uhin ultralaburrak jaurti zituen. Hori egiten ari zela, Heavisidek aurkitu zuen mailaren gainetik beste bat ere bazela ikusi zuen, Appleton izena duena alegia. Radarrean eta irratizko komunikazioetan eragin handia izan zuen aurkikuntza horrek. Filosofia Naturala irakatsi zuen Cambridgen, eta industria- eta zientzia-ikerketarako estatu-idazkari izendatu zuten, 1936an. Bigarren Mundu Gerran, helburu militarretarako erabili zuen radarra. 1947an, Nobel saria lortu zuen ionosferari buruz egin zituen ikerketei esker.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edward Victor Appleton Aldatu lotura Wikidatan