Edward Whymper

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Edward Whymper


Edward Whymper ingeles mendigoizale eta artista izan zen, Matterhorn mendia (4.478 m) lehen aldiz igo zuena (Londres, 1840 - Chamonix, 1911). Anaiarekin batera zurezko grabatuak egiten zituen. 1860an Alpeetara bidali zuten Alpeei buruzko liburu baterako grabatuak egitera, eta han mendigoizale egin zen. 1861ean Pelvoux mendia igo zuen, eta 1864an Les Écrins. Matterhorn gailurrera zortzigarren ahaleginean, 1865ean, iritsi zen gora; itzuleran izandako istripu batean lau mendigoizale hil ziren eta hiru bizirik geratu, denak lotzen zituen soka etenda. Mendigoizaleen historian ezagutzen den istripurik ezagunenetakoa da, Whymper berak egindako grabatuetan argitaratua. Groenlandia alderik alde igarotzen ahalegindu zen. Hego Amerikan Chimborazo eta Cotopaxi gailurretara igo zen.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edward Whymper Aldatu lotura Wikidatan