Edward Young

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Complaint: lehen edizioa; 1743, Londres
Edward Young

Edward Young (Upham, 1683 - Hertfordshire, 1765) idazle eta literatura-kritikari ingelesa izan zen. Oxforden egin zituen ikasketak. 1713an, lehen olerkia (The Last Day) argitaratu ondoren, Whartongo dukearen babespean jardun zuen. 1727an, apaiz ordenatu zuten, gotzain izateko asmoa baitzuen, baina ez zuen lortu, eta 1731an ezkondu egin zen. Haren lan nagusia The Complaint: or, Night Thoughts (1742-1745, Deitoreak: edo gaueko gogoetak) izan zen. Bederatzi parte edo gau bereizten dira olerkian, guztira 10.000 bertso inguru; bakarrizketa dramatikoa da, idazlearen emaztearen eta alabaren heriotzaren kariaz idatzia. Malenkoniaz eta tristuraz beteriko estiloa erabili zuen, geroago idazle erromantikoek oinarri izan zutena. Youngen beste lan aipagarri batzuk: Busiris, The Revenge, Conjectures on Original Composition.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edward Young Aldatu lotura Wikidatan